2026/06/25

KARTEL BERRIA KIZKUR ILE-APAINDEGIAN

Kizkur ile-apaindegikoek ordutegia berritu dute eta kartel berria ipini euskaraz eta gaztelaniaz👏👏👏 Horrelako keinu txikiek sekulako garrantzia dute euskararen normalizazio prozesuan, hizkuntza paisaiari dagokion atalean. Beraz, egitasmoan zaudeten guztiei animatzen zaituztegu horrelako kartelak eskatu eta ipintzera.



2026/04/12

"EUSKARA, SARI ZIURRA" KANPAINAKO ZOZKETAREN IRABAZLEA: IRAIA ESCANDON

Dolumin barikuan, martxoarenaren 27an, egin zen aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari amaiera emateko zozketa. Irabazlea, Iraia Escandon izan da eta martxoaren 31an egin zaio 300 euroko bonoaren entrega, egitasmoan sartuta dauden establezimenduetan kontsumitzeko. Sorpresa handia izan dela adierazi digu Iraiak, ez zuela inola ere espero saria, baina pila bat eskertzen duela. Espero dugu behar bezala gozatzea sariaz eta hurrengo urtean ere aurten bezain arrakastatsu izatea kanpaina. LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!