2015/12/04

ABENDUAREN 3KO BEZEROEN MOSAIKOA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Laudioko Udalak bezero euskaldunen mosaikoa kalean ipini du, denontzako ikusgai. Zeure burua berton topatzerik, bai?

2015/11/23

EUSKARAREN GALA 015 ETA SALEROSKETAK BIZI

Kaixo!

Dagoeneko gure flickr helbidean ikusgai dituzue aurtengo Euskaren Galako hainbat argazki, baita Salerosketak bizi kanpainaren barruan egindako photocallarenak.

https://www.flickr.com/photos/laudiokomoz/

2015/11/03

Merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko gala



 Natxo Urkixo alkatea eta planaren sinatzaileetako batzuk
Laudioko hainbat merkatari, euskaltzale eta herriko eragile bildu ditu aurten ere Euskararen Galak.

Euskara planaren sinatzaile berriek herriko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko hartutako konpromisoa berresten duen diploma jaso eta sinatu dute.
                                                                       
Horrez gain, Natxo Urkixo alkateak esker onak eman dizkie planaren parte diren guztiei eta egindako esfortzua goraipatu.

Planaren sinatzaileek euren eskarmentua azaldu dute
Gala parte hartzailea izan da, izan ere, sinatzaile bakoitzak bere eskarmentua publikoki azaldu baitu.

Ekitaldiari amaiera emateko, Arloteekin batera euskal abesti ederrak abestu dituzte eta ardo apardun goxoaz topa egin dugu.


Datorren urtean berriro elkartuko gara!



Bertaratuek Los Arlotesen abestiekin disfrutatu zuten


2015/09/29

BEZERO EUSKALDUNEN SALEROSKETAK BIZI KANPAINA


Irailaren 25ean hirurogei bat lagun hurbildu ziren elizpera Salerosketak bizi bezero euskaldunen kanpainaren adierazpena sinatzera eta argazkia ateratzera.

Kanpainarekin, bezero euskaldunak identifikatu nahi ditugu, Laudioko establezimenduetan euskaraz egiteko prest daudenak, eta horretarako argazkiak behar ditugu.

Kanpainan parte hartzeko zer egin behar da:

Lehenengo eta behin, edozein euskarri erabilita argazkia atera eta laudioko.moz.euskaraz@gmail.com helbidera bidali, guk blogean jarri ahal izateko.

Ondoren, lotura honetan sartu, bertan formulario txiki bat bete beharko duzu (helbide elektronikoa hautazkoa da eta izen-abizenak derrigorrezkoak).

Eta amaitzeko, blog honeteko Salerosketak bizi atalean sartzen bazara, kanpaina honetan parte hartzen duten establezimenduen zerrenda ikusi ahal izango duzu.

Animatu eta bidali zuen argazkiak!



2015/09/15

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI, SALEROSKETAK BIZI

Azken hamarkadetan, lan handia egin izan da euskararen berreskuratze, berritze eta zabalkuntzaren prozesuan eta asko izan dira euskarari etorkizun oparoagoa eskaintzeko lanean jardun izan dutenak. Bide horretan, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresatako langile zein bezero garenok, urrats berriak egin nahi ditugu: etorkizun hurbilean aurrerapausuak egiteko aukera dugula sinesten dugu, elkarrekin lortuko dugu Laudion euskaraz bizi ahal izatea!
Horretarako, nik, beheragoko nire izenpeaz, LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI, SALEROSKETAK BIZI! Kanpainako establezimenduetan euskaraz kontsumitzeko konpromisoa hartuko dut eta nire irudia utziko dut bezero euskaldunen mosaikoa osatzeko.
AIARABIKE bizikleta-denda, AURELIO motozikletak, HYUNDAI-ESKA MOTOR konponketa lantegia, MINGORRI laguntza teknikoak, GRAFIK SAREA Koop, TRAM diseinu grafikoa, KARAM oinetako-denda, BITE & BYTE informatika-denda, EUSKO PC Informatika zerbitzuak, MOTOR NERVION konponketa lantegia, ETXAURRE higiezinen agentzia, TXINDOKI moldiztegia, FUENTES konponketa lantegia, MEKATXABIR metalezko mekanizatuak, ARRAÑOPE taberna, DRUMGORRI taberna, HUTS taberna, UGARRI taberna, HAITZULO BARRI taberna, GORBEA taberna, INDRISKA taberna, KESKA taberna, BAZTER taberna, MONAI jantzi-denda, UNAN jantzi-denda, TXIMELETA jantzi-denda, ARZA harategia, MARI PAZ urdaitegia, ENEAN ile-apaindegia, JANA ile-apaindegia, EL CORAL arrandegia, OLYMPUS kirol denda, ANTZE ikastegia, EGOKI fisioterapia, FELIX PIKAZA eskulangintza, OREKA logopedia, HITZ logopedia, GARAIO altzariak, ELKARLAN aholkularitza eta aseguruak, KRESALA estetika, ZUHAITZA liburu-denda, EGUBEGI higiezinen agentzia eta SATYA yoga-eskola.

Laudion, 2015eko udazkenean,


Sinatzeko egin clik irudian.

https://docs.google.com/forms/d/1Hb3rZzBJyiT8kSbnH54t9Z4nx2A4i0HE3nwhnS0lAYM/viewform





2015/09/08

Saldu eta erosi euskaraz!


Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko planaren barruan sustapen kanpaina berria egingo  dugu  eta kanpaina honetako protagonista nagusiak bezeroak zarete.
Sustapen kanpaina berri honi hasiera emateko photocall eta sinaketa ekitaldi bat egingo dugu irailaren 25ean, Euskararen Eguneko egitarauaren barne. Elizpean izango da, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, ondoren sinatzaile guztien argazkien mosaikoa osatzeko.

2015/08/31

Zer da Laudiokomoz?


Euskara plana merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu enpresatan.
HELBURU OROKORRA

Laudioko udalerrian euskara normalizatu dadin, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu

enpresetan, hizkuntzaren erabilera handitzeko laguntza ematea.

HELBURU ZEHATZAK

 - Eragileak eta herritarrak aktibatzea

- Erabiltzaile eta kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak babestea

- Herriko eragileen sarea

- Konpromisoen aitortza

PROZEDURA

1. bisita: informazioa eman eta programan parte hartzeko gonbidapena luzatu.


2. bisita: hizkuntza diagnostiko zehatza egin eta konpromisoak hitzartu.

3. bisita: konpromisoen betetze maila eta zerbitzu ematea neurtu.

Udalaren konpromisoa:Hizkuntza aholkularitza zerbitzua eskaini.

UDALAREN ZERBITZU ESKAINTZA

Hitzarmen sinatzaileek jasoko dute:

1. Errotulazioa euskaratzeko diru-laguntza

2. Itzulpen zerbitzua

3. Hizkuntza aholkularitza

4. Berariazko euskara ikastaroak

5. Promozioak

6. Bezero-sarea

SUSTAPENA

- Kanpainak

- Publizitatea (Sare sozialak, herriko eta eskualdeko komunikabideak...)
 
HARREMANETARAKO
laudioko.moz.euskaraz@gmail.com / euskara@laudiokoudala.net

Arrate Arbaitza Lekue (Ahize-AEKko teknikaria): 662 303 756

Udaleko euskara arloa: 94 403 48 90- 651 703 133