2022/05/30

Kuokka hitzarmenkide

Joan den astean, Laudioko kaleetan barrena gindoazela, negozio polit hau deskubritu genuen, eta gure harridurarako, haren horma batean euskarazko hitz batzuk topatu genituen. Ez genuen denborarik galdu hara hurbildu eta egitasmoan parte hartzera gonbidatzeko.

Patriciak, haren jabeak, gustura hartu gintuen eta berarekin solasaldi interesgarria izan ondoren, egitasmora biltzeko erabakia hartu zuen. Bere establezimenduan langile euskaldunak daudela komentatu zigun, baita berauen aukeraketan euskalduna izateak pisu handia izan zuela azpimarratu ere. Patriciarentzat gaur egun beharrezkoa da langileek euskarazko zerbitzu bat emateko gaitasuna izatea.

Horregatik, ostiralean maila ertaineko konpromisoa sinatu zuten udalarekin, eta hemendik aurrera bezero euskaldunen kopurua areagotzea espero dute.

Establezimendu eder hau bisitatzea gomendatzen dizuegu eta bertoko langileekin euskaraz hitz egitera animatzen zaituztegu!



2022/05/24

Euskarri berriak Laudioko okindegietan

Laudioko Iza, Tahona eta Otarte okindegietan euskarazko euskarri ederrak jarri dituzte hilabete honetan, batzuen kasuan, eurek propio diseinatuta. Ikasteko erabilgarriak izateaz gain, produktuen publizitatea euskaraz egiteko aukera paregabea da, eta establezimendua euskararen erabilerari begira posizionatzeko ere balio diguna.

Hor jarraitzen dugu, kartelak diseinatzen eta banatzen!!!!

Laudio bizi euskaraz bizi!!!!




2022/05/13

Euskaraz kontsumitzeak sari goxoa du!

Zalantzarik gabe, euskaraz kontsumitzea ez da erraza izaten askotan, eta horretarako eta badira jada 10 urte,  martxan jarri genuela Laudioko merkataritza euskalduntzeko egitasmoa: "Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako euskara plana".

Egitasmo honen hasieratik urtez urte errepikatu dugu "Hazka eta Irabazi" kanpaina, "Euskara, Sari Ziurra" izenekoa, uste dugulako merkataritzan euskararen erabilera saritu beharra dagoela, erabilpen hori hedatu ahal izateko. Gainera, kanpaina hau merkatari eta udalaren arteko elkarlanean oinarritzen da, eta uste dugu hori dela bere arrakastaren arrazoi nagusienetariko bat.

Aurtengo kanpainak indar berezia izan du, bi urteko geldialdiaren ondoren, merkatariek gogo biziz hartu dutelako, baita kontsumitzaileek ere, noski. Horrela, sari handien zozketan, hiru irabazle izan ditugu aurten. Bakoitzak bere sariak jaso ditu, eta honen erakusgai duzue beheko argazki hau, Goxotxu okindegian egina. Argazkian ikusten den bezala, saria tarta goxoa izan da, sarituak berak aukeratua, eta okindegi honetan espresuki egina irabazlearentzat.

Hurrengo urtean sari eta saritu gehiago argazkitan erakustea espero dugu, euskaraz kontsumitzeak merezi duelako!

 



2022/05/02

Nerbio harategia, harategi euskaldun

Laudioko merkataritza eta ostalaritzarako euskara egitasmoak kide berria du joan den astetik aurrera: Nerbioi harategia. Harategi honetan produktu goxoak eta ezohizkoak erosteko aukera izango dute bezeroek eta horrekin batera, euskarazko zerbitzua jasotzeko ere bai. 
 
Euskarazko euskarriak ere laster izango ditu ikusgai, zeren zain zaudete??? 

Euskarri didaktikoak

Merkataritza eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatu nahi badugu, berebiziko garrantzia du denda zein tabernetan dauzkagun kartelak eta iragarkiak euskaraz irakurtzeko aukera izatea. Euskarazko kartel hauek, erreferente izateaz gain, lan didaktiko handi bat suposatzen dute. Horretaz jabetzen hasiak dira gure merkatariak eta horregatik, gero eta gehiago dira euskaratzeko eskatzen diren kartelak. Hemen adibide polit bat, ArraƱope tabernan aurkituko duguna.