EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI


Lehiaketaren oinarriak:
Iraupena: 2017/11/02 – 2017/12/01

Parte-hartzaileak: Edozein herritarrek har dezake parte.


Lehiaketaren deskribapena:
Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta WhatsAppez bidali  662 303 756 telefono-zenbakira.

Azaroaren 2tik 20ra bitartean, argazki guztiak jasoko dira; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu Laudiokomoz Facebooken jartzeko eta jendeak bozkatzeko, honela: 

1. Facebookeko orrialde horretako lagun egin

2. Argazki onena “atsegin dut” klikatuz aukeratu

Urtarrilaren 30ean, epaimahaiak saria zozkatuko du argazki bozkatuena bozkatu duten lagunen artean. Sari-banaketa ofiziala, berriz, otsailaren 1ean izango da.

Parte-hartzaileek WhatsApp aplikazioaren bidez (662 303 756 ) bidali beharko dituzte Laudioko saltoki, taberna eta negozioetan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelakoei egindako argazkia; mezuan, izen-abizenak, argazkia non atera duten eta telefono-zenbakia adierazi beharko dituzte1.

Antolakuntzak, argazkiaz gain, bidaltzailearen telefono-zenbakia ere gordeko du, irabazle suertatuz gero, harremanetan jartzeko.

Lehiaketaren irabazlea izango da euskara eta merkataritza edo ostalaritza hobekien uztartzen dituen argazkiaren egilea (originaltasuna eta argazkiaren kalitatea ere aintzat hartuko dira).

Lan originalak aurkeztu behar dira; argazkiei ukituak eman dakizkieke, baina ez da fotomuntaketarik onartuko. Halaber, ezingo dira izan beste argazki-lehiaketa batzuetan saritutakoak.

Edonork har dezake parte lehiaketan, ez dago adin- eta jatorri-mugarik, baina parte-hartzaile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu (gehiago bidaliz gero, lehen 5ak baino ez dira onartuko). Sariduna 16 urtetik beherakoa izanez gero, saria guraso batek edo legezko tutoreak jaso beharko du. Argazkian ezin da agertu egilearen izena, ez eta nor den aditzera eman dezakeen inolako osagairik ere. Saridunek hilabeteko epea izango dute bonua gastatzeko; epe hori bukatutakoan, bonuak ez du inolako baliorik izango.

Bonuak soilik erabili ahal izango dira Laudioko merkataritza-planaren baitan hitzarmena sinatuta duten establezimenduetan; hori frogatzeko, saridunek establezimenduetan egindako erosketen fakturak aurkeztu beharko dizkiete antolatzaileei.

Antolatzaileek “Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan hitzarmengitza” egitasmoan erabili ahal izango dituzte jasotako argazkiak, baita egitasmo horiek sustatzeko antolatutako erakusketetan edo bestelako ekitaldietan ere. Erabiliz gero, egilearen izen-abizenak ikusgai egongo dira.

Lehiaketa bukatutakoan, jasotako argazki guztiak “Laudiokomoz”  blog honetan jarriko dira ikusgai: http://laudiokomoz.blogspot.com.es, baita Laudiokomoz flickerren: https://www.flickr.com/photos/laudiokomoz/
Epeak:
Argazkiak azariaren 2tik 20ra aurkeztu beharko dira; lehenago edo geroago bidalitakoak ez dira onartuko.  

Laudiokomoz Facebooken jarritako argazkiak bozkatzeko epea azaroaren 22tik 30era izango da; lehenago edo beranduago emandako botoak ez dira kontuan hartuko. 

Sariak:
Irabazleak argazki-makina bat eta 200 €-ko BONU bat eskuratuko ditu eta BERRIAren harpidetza; bonua abenduaren 1etik 31ra bitartean gastatu beharko du Laudioko merkataritza-planaren baitako establezimenduetan.

Horrez gain, 100 €-ko BONU bat zozkatuko da Facebooken lagun eginda argazkirik onena bozkatu duten lagunen artean; bonu hori ere abenduaren 1etik 31ra bitartean gastatu beharko da Laudioko merkataritza-planaren baitako establezimenduetan. Bonuarekin batera BERRIAren harpidetza jasoko du.

BERRIAlagun sariak: BERRIAn 500€ publizitatean establezimendu sarituari eta 1.000€-ko txeke bat zozketan irabazle atera den pertsonari  Laudion BERRIAlagun diren establezimenduetan gastatzeko.

Pertsona berak ezingo du deialdi berean sari bat baino gehiago jaso; beraz, zozketaren irabazlea aurretik saritutako norbait izango balitz, saria berriz zozkatuko da.

Epaimahaia:
Irabazlea erabakitzeko epaimahaia Laudio Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ahize-Aek aholkularitza-zerbitzuak izendatuko dute, eta hark abenduaren 1ean jakinaraziko du epaia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina