2017/03/23

EUSKARA, SARI ZIURRA HASTERA DOA!

Bihar, martxoaren 24an, aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari hasiera emango diote Laudioko hainbat establezimenduk.

Ehunka sari zuzen eta zozketarako zenbaki eskuratu ahal izango ditu, establezimendu hauetan euskara erabiltzen duen bezeroak.

Txartelak apirilaren 6ra arte eskuratu ahal izango dira toki guzti hauetan: 

 Aiarabike bizikleta-denda, Ais botika, Aldatz taberna, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arkade opariak, Artelan paper-denda, Arza harategia, Azoka taberna, Bit@Byte informatika-denda, Biribil pizzeria, Egoki fisioterapia, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Dastaketa gozoki-denda, Disdira argazki-denda, Ederki taberna, Eguzki taberna, Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&By jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Felix Pikatza eskulangintza, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Gastrotaberna Txango, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna,Indriska taberna, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra, Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Jani Markel jantzi-denda, Karam zapata-denda, Kaskibel bitxi-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, Kresala estetika zentroa, kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua, Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Mastercopy paper-denda, Memento kafea eta txokolatea, Migola oinetako-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Mingorri laguntza teknikoak, , Momidel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kirol-denda, Pollitos jantzi-denda, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia, Tahona la Boutique okindegia, ,Toñi arrandegia, Trenpea jantzi-denda, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Ugarte taberna, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zaunka albaitaritza, Zo Va jantzi-denda, Zuentzat okindegia, Zuhaitza liburu-denda, 1971 jantzi-denda.

2017/03/06

EUSKARA, SARI ZIURRA 2017

Laudio Udalak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako planaren barruan, "Euskara, sari ziurra" kanpainaren laugarren urteari hasiera emango dio martxoaren 24an.
Kanpaina honen helburu nagusia da, kontsumitzaile eta dendari / tabernarien artean, euskararen erabilera sustatzea.
Aurtengoan, 82 establezimenduk hartuko dute parte, eta 33 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (apirilaren 7an), Herriko Plazan, goizeko 11:30ean. Horrez gain, 5.925 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso ditzakezuen txarteletan. Betiere, euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere. Karrakatu eta har ezazu zeure saria!