2017/06/19

LAUDION ARROPA EROSTEN

Laster hasiko da toki guztietan udako beherapenen kanpaina. Hori dela eta, komeni da bezerook argi izatea zer hartu behar dugun kontuan erosketa egokia egiteko.

Beheraturiko prezioaren ondoan, etiketan, aurreko prezioa argi eta garbi agertzen dela ziurtatu behar duzu.

Gogoratu erositako produktuak itzultzeko eskubiea daukazula, printzipioz eragozpenik gabe, ohiko sasoian erosi bazenitu bezala.

Beherapenak prezioari dagozkio, ez kalitateari. Beraz, erositakoak dagokion kalitatea duela ziurtatu behar duzu. Bestela, ez ahaztu erreklamatzeko eskubidea duzula. Adituek gomendatzen dute, sasoiko arropa erosi nahi izanez gero, lehenengo egunetan joatea beherapenetara, arropa-mota hori berehala agortzen baita.

Beste gomendio bat da ganoraz erostea, hau da, ez erostea bi gauza baino gehiago eta erosi nahi duzun hori behar bezala probatzea, erosketa konpultsiboak ez baitira mesedegarriak. Horretarako, onena da dendara joatea ez dagoenean jende askorik.

Azkenik, aurrekontu bat egitea eta zorrozki errespetatzea omen da gakoa.

Hala bada, hasi zuen erosketetan pentsatzen, zeren eta, Laudioko merkataritza-planararen barruan, denda hauetara jo dezakezue beherapenetan arrropa eta oinetako politak erostera:
Trenpea, Tximeleta, 1971, Ez & Bai, Unai, Can-Can, Jani Markel, Kukuma, Monai, Zo Va eta Pollitos jantzi-dendak, Olympus Kirol denda, Karam eta Migola zapata dendak, Txikitas eta Momidel-la mertzeriak.