2020/12/20

Laudioko erakusleiho lehiaketa: Euskararen integrazioa erakusleihoan kategoria

    Aurten ere, Laudioko erakusleiho lehiaketan Euskararen integrazioa saria banatuko da, 300 euroko bonoa irabazlearentzat, Laudioko komertzioetan kontsumitzeko.

Hona hemen euskarazko mezuak ipintzera animatu direnean bilduma txikia:














2020/12/04

Euskara, Sari Ziurra zozketaren emaitzak

Gaur, goizeko 11etan, "Euskara, Sari Ziurra" kanpainako sari handien zozketa egin da telematikoki.  Hemen ikus dezakezue zenbaki saridunen zerrenda eta gogoratu urtarrilaren 15era arte epea dagoela sari hauek jasotzeko.

Zorionik beroenak sarituei!



2020/11/13

Euskara, Sari Ziurra 2020

Astebeteko epean, hilaren 20an, "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari hasiera emango diogu. Aurtengo edizioa, berezia izango da, Euskaraldiarekin batera egingo delako, horrela bi kanpainak uztartuko ditugu. 

Merkatariak, azaroaren 20an hasiko dira boletoak banatzen, eta abenduaren 3ra arte banatuko dituzte.

Abenduaren 4an sari handien zozketa egingo da, eta honekin batera, kanpainari amaiera emango diogu.



2020/11/04

Euskarazko kartelak

Laudioko merkatari, ostalari eta enpresa txikietarako euskara egitasmoaren barruan, jarraitzen dugu euskarazko euskarriak egiten. Anima zaitez eta eskatu zurea!

2020/10/19

Bonaire tabernak maila ertaineko hitzarmena sinatu du

Bonaire tabernak, maila ertaineko hitzarmena sinatu du, Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako euskara planaren barruan.  Beraz, komunikazioaz gain, euskarazko zerbitzuan ere urratsak emateko konpromisoa hartu du taberna honek. Horrela ba, laster izango ditugu Bonaireko zerbitzarien identifikazio argazkiak tabernan ikusgai.



2020/07/02

Euskarri bereziak

Hemen azkenengo euskarri ereduak ikusgai! Zure saltokirako baten bat behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta berehala egingo dizugu. A2 zein A3 tamainan eska daitezke, beharraren arabera.


2020/06/23

Euskarazko euskarriak


Laudio Udalak, merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako planaren barruan, euskarazko euskarri ezberdinak eskaintzen dizkizu, zure negozioan ipini ahal izateko. Hemen ikus ditzakezunez gain, zure komertziora egokitutakoak ere eska ditzakezu eta gustura egingo zaizkizu, baita zure negozioan bertan entregatu.



2020/06/15

Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresetarako euskara plana



Kaixo,
Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako euskara planaren bitartez, Laudio Udalak hainbat baliabide jartzen ditu zure esku, zure negozioan euskararen erabilera sustatzeko eta horrela bezeroari balio erantsi bat eskaini ahal izateko. Behean ikus ditzakezu eskaintzen zaizkizun zerbitzuak. Anima zaitez eta sina ezazu hitzarmena gurekin!


 



2020/04/26

Etxealditik Euskaraldira ekimena

Etxean bazaudete ere, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzeko aukera luzatzen dizuegu. Lotura honetan ekimenari buruzko informazio guztia topatuko duzue. Anima zaitezte!
https://euskaraldia.eus/etxealdia/

2020/02/27