2016/06/28

ERREZETAK

Oraingoan, menu goxoa prestatzeko errezeta bi proposatu nahi dizkizugu:


Lehenengoa: Haragi paella


4 lagunentzako osagaiak:

- 300 gramo arroz
- Oilasko-papar erdia
- Lau oilasko-izter
- Piper berde eta tipula bana
- 400 gramo txerri-saiheski
- Azenorio eta porru bana
- Piper gorri erdia
- 2 berakatz-ale eta 2 limoi
- Edalontzi erdi ardo zuri eta litro eta erdi ur
- Oliba-olioa eta gatza
- Piperbeltza
- Azafraia eta perrexila

Nola egin:

Zatitu saiheskia eta oilasko-paparrak eta bota gatza eta piperbeltza. Izterrei ere bota gatza eta piperbeltza. Gorritu okela eta kendu sutik. Bota lapikora eta gorde geroko.

Xehatu barazkiak, frijitu lapikoan eta bota gatza. Gorritzen hasten direnean, erantsi ardoa eta okela. Irakin eta gero bete urez eta utzi sutan ordu erdiz. Ondoren, bereizi okela eta salda.

Bestalde, lapiko batean, sueztitu arroza eta azafraia. Bota arrozari irakiten egon den salda (salda-kantitatea arroz-kantitatearen hirukoitza izan behar da), erantsi okela eta barazki gisatua eta utzi sutan 18-20 minutuz. Estali zapi garbi batekin eta utzi geldirik minutu batzuk. Kendu zapia, jarri limoia gainean erditik zatituta eta erantsi perrexil-adar bat; ondoren, zerbitzatu.

Bigarrena: Bakailaoa saltsan


                                                          


4 lagunentzako osagaiak:

- 8 bakailao puska
- Oliba-olioa
-2 berakatz-ale
-3 koilaratxo perrexil xehatu
- Bakailaoa beratzeko erabilitako ura
- Piper berdea

Nola egin:

kendu hezurrak bakailaoari eta lehortu zapi batekin.

Jarri lapikoa (ahal dela buztinezkoa) sutan oliarekin eta berakatzekin. Berakatzak gorritutakoan, kendu lapikoa sutik eta itxaron olioa epeldu arte. Erantsi perreil xehatua eta jarri bakailao-puskak azala gora begira dutela.

Jarri lapikoa sutan eta mugitu. Irakiten hasi aurretik, kendu sutik eta erantsi ura apurka-apurka, lapikoa mugitzeari utzi barik. Egizu gauza bera hiru aldiz.

Bitartean, beste zartagin batean, piper berdea frijituko dugu, zati txikietan moztuta.

Irabiagailu batean, sartu piper berdea, bi koilarakada perrexil eta bakailao-saltsa. Horri guztiari erantsi bakailaoa beratzeko erabilitako koilarakada bat ur eta irabiatu. Bota saltsa hori bakailaoari pixkanaka eta jarri sutan minutu batzuez, lapikoa mugitzeari utzi barik.

Non erosi jakiok prestatzeko osagaiak? bada, Laudioko merkataritza-planaren barruan denda hauek guztiak ditugu, produktuen kalitate ezin hobea bermatzen dutenak:

Arza harategia, Albizua harategia, Mari Paz Urdaitegia, Ana Mari Urdaitegia, Eneko arrandegia, Toñi arrandegia, Legatza arrandegia, El Coral arrandegia, Iñasier bakailao-denda, Aiala fruta-denda eta Josu fruta-denda.

2016/06/02

FAMILIA OSPAKIZUNAK

Ekainean, familia-ospakizunak ugaritu egiten dira, eta horietan bereziki zaintzen dugu gure itxura: orrazkera, aurpegiera, janzkera...Askotan ospakizunok aitzakia bihurtzen dira, normalean egiten ez ditugun gauzak egiteko, esaterako: arropa berria erosi, ilean zerbait berezia egin edo, gure larruazala politago edukitzearren, solarium batera jo eta UVA izpiak jaso. Askok ez dituzte gustuko familarteko ospakizunak, baina gehiengoarentzat ondo pastzeko aukera paregabea dira, eta ez dute inolako arazorik haiekin loturiko zerbitzuetan dirua gastatzeko, plazerak plazer!

Laudioko merkataritza planaren barruan, ospakizunetara dotore joan zaitezen, hainbat ile-apaindegik eta estetika eta edertasun-zentrok euskarazko zerbitzu egokia eskain diezazukete:

Animis, Baias, Enean, Jana, Jasone, Kizkur, Otaola eta Riti ile-apaindegiak, Eztia eta kresala edertasun eta ongizate -zentroak.