2023/06/14

Roiz zapata-denda

Roiz zapata-dendak maila ertaineko konpromisoa sinatu du gaur goizean Udalarekin. Honekin dagoeneko 126 dira merkataritza egitasmoan dauden establezimenduak eta gehiago izatea espero dugu, Laudio herrian badakigulako zein garrantzitsua den merkataritzaren arloan euskararen aldeko urratsak ematea.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!!!!




2023/06/13

Zerbitzua euskaraz Tximeleta arropa-dendan

Tximeleta arropa-dendan ere zerbitzua euskaraz jaso dezakegu eta euskaraz lasai kontsumitu. Denda hau hasieratik dago merkataritza egitasmoan eta argi dauka zein garrantzitsua den bezeroak nahi duen hizkuntzan kontsumitzeko eskubidea izatea. Hala erakutsi nahi digu denda honetako jabeak grabatu dugun bideo honetan.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!





2023/06/07

Indriska tabernan zerbitzua euskaraz!!!

Asko dira gure egitasmoaren barruan euskarazko zerbitzua eskaintzen duten dendak, zerbitzu enpresak eta tabernak, baita langileak ere. Horregatik, eta euskarazko zerbitzu hori bermatzen dela erakusteko, bideo batzuk grabatzea erabaki dugu zenbait establezimendutan.

Oraingo honetan, Indriska tabernan egon gara eta egunero euskaraz kontsumitzen duen bezero batekin grabatu dugu bideoa. Horrez gain, taberna honetan astero Berbalagun talde bat elkartzen da euskara praktikatzeko.

Honetan eta metakrilatoak zein pegatak edo txapak dituzten establezimendu eta enpresa guztietan euskaraz egitera animatzen zaituztegu, gure herrian euskararen erabilpena areagotze aldera!


LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!