2018/10/23

LAUDIOKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

APILLek jada zabaldu du Laudioko erakusleiho lehiaketan izena emateko epea. Aurtengo lehiaketan, "Euskararen integrazioa erakusleihoan" kategoria berrian lehiatzeko aukera izango da. Kategoria honetan saritua denak oroitarria eta Areatzako bainuetxean asteburuko egonaldia eskuratuko ditu. Anima zaitezte parte hartzera! Xehetasun gehiago nahi izanez gero APILLen lehiaketaren oinarriak kontsultatu ditzakezue.

2018/10/01

LAUDIOKO MERKATARI, OSTALARI ETA ENPRESA TXIKIETARAKO EGITASMOAREN BIDEOA

Uda aurretik esan genuen bezala, merkatari, ostalari eta enpresa txikietarako euskara planean parte hartzen duten lagun batzuekin bideo polit bat egin dugu. Bideoaren bitartez, egitasmo honetako partaide izanik egin daitezkeen eta jadanik Laudion egiten diren ekimen ezberdinak ezagutzera eman nahi ditugu. Bertan, egitasmoaren errealitate txiki bat islatzen da, lagin txiki bezain adierazgarria da hemen ikusiko duzuena. Beraz, goza eta zabal ezazue!