2018/12/20

"EUSKARAREN INTEGRAZIOA ERAKUSLEIHOAN" SARIA

Aurten, Laudio Udaleko euskara arloak kategoria berria sortu du Apillek urtero antolatzen duen erakusleiho lehiaketan: “Euskararen integrazioa erakusleihoan”. Kategoria berri honen irabazlea KUKUMA arropa-denda izan da.

Laudio Udaleko euskara sailean oso pozik gaude lehiaketak izan duen harreragatik, eta batez ere herrian erakusleiho ederrak ikusi ahal izan direlako euskarazko testuez apainduga. Beraz, zorionik beroenak lehiaketan parte hartu duzuen guztioi, euskara erakusleihoan agerian jartzeko egin duzuen esfortzuagatik eta jarritako ilusioagatik, eta zorionak bereziki KUKUMARI!

2018/10/23

LAUDIOKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

APILLek jada zabaldu du Laudioko erakusleiho lehiaketan izena emateko epea. Aurtengo lehiaketan, "Euskararen integrazioa erakusleihoan" kategoria berrian lehiatzeko aukera izango da. Kategoria honetan saritua denak oroitarria eta Areatzako bainuetxean asteburuko egonaldia eskuratuko ditu. Anima zaitezte parte hartzera! Xehetasun gehiago nahi izanez gero APILLen lehiaketaren oinarriak kontsultatu ditzakezue.

2018/10/01

LAUDIOKO MERKATARI, OSTALARI ETA ENPRESA TXIKIETARAKO EGITASMOAREN BIDEOA

Uda aurretik esan genuen bezala, merkatari, ostalari eta enpresa txikietarako euskara planean parte hartzen duten lagun batzuekin bideo polit bat egin dugu. Bideoaren bitartez, egitasmo honetako partaide izanik egin daitezkeen eta jadanik Laudion egiten diren ekimen ezberdinak ezagutzera eman nahi ditugu. Bertan, egitasmoaren errealitate txiki bat islatzen da, lagin txiki bezain adierazgarria da hemen ikusiko duzuena. Beraz, goza eta zabal ezazue!


2018/06/28

LAUDIOKO MERKATARITZA EUSKARAZ BIDEOA

Bihar Laudion merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietarako euskara planean parte hartzen duzuen merkatari batzuekin bideo polit bat grabatzen hasiko gara.  Aurkezpena udazkenean egingo da, eta espero dugu zuen gustukoa izatea. Mila esker grabatzeko prest agertu zareten guztioi!


2018/03/22

EUSKARA, SARI ZIURRA ZOZKETA




Aurtengo Euskara, Sari Ziurra kanpainari amaiera emateko, bihar, goizeko 11:30ean, sari handien zozketa egingo dugu Herriko Plazan! Berton ateratako zenbaki sarituak gure blogean eta Facebooken, zein udal webgunean ikusgai egongo dira bihar arratsaldean, eta sariak jasotzeko epea apirilaren 23ra arte luzatuko da. Anima zaitezte eta etorri zuen zenbakiekin zozketan parte hartzera!

2018/02/16

EUSKARA, SARI ZIURRA 2018

Badator laster aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpaina! Martxoaren 8an hasi eta 22an amaituko da, 75 establezimenduk parte hartuko dute, eta 34 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (martxoaren 23an).

Horrez gain, 5.406 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso ditzakezuen txarteletan.

Euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere!
Karrakatu eta har ezazu zeure saria!

Establezimendu parte-hartzaileak:

1.971 jantzi-denda, Aiarabike bizikleta-denda, Ais botika, Albizua harategia, Aldama arrandegia, Aldatz taberna, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arkade opariak, Arza harategia, Bit@Byte informatika-denda, Biribil pizzeria,, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Carlos arrandegia, Dastaketa gozoki-denda, Distira argazki-denda, Ederki taberna, Egoki fisioterapia,Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&Bai jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna,Indriska taberna, Irrintzi euskal jantzi-denda, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra, Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Jani Markel jantzi-denda, Karam zapata-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua, Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Mastercopy paper-denda, Memento kafea eta txokolatea, Migola oinetako-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Modimel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kirol-denda, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia, Tahona la Boutique okindegia, ,Toñi arrandegia, Trenpea jantzi-denda, Txantxiku taberna, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zaunka albaitaritza, Zuentzat okindegia.