2017/04/24

ZERI ERREPARATU ETXEA ONDO IZATEKO?



Mila gauza izan behar ditugu kontuan etxea ondo izateko, xehetasun txiki bezain garrantzitsuak, hala nola, altzariak, egituraren beraren egoera ona...
Denok egon nahi dugu gustura, jakina; horretarako, noizean behin, begirada orokorra bota eta hondaturikoak berritu edota falta zaizkigunak erosi behar izaten ditugu.
Etxean eraberritze-lan handia egin nahi izanez gero, onena da arkitekto-talde aproposarekin harremanetan jartzea, proiektu polita egin eta nahi duzuna lortzeko aholku eman diezazuten.
Halere, gure kabuz ere egin ditzakegu gauza txikiak, profesionalak izan ez arren, ondo gera daitezkeenak. Esate baterako, hormak margotu: aldaketa txiki batek bestelako itxura eman diezaioke zure etxeari. Edo altxariak aldatu, modernoagoak jarri.
Arazo fisikorik baduzu, etxetresnak edo etxeko guneak alda edota molda ditzakezu, zure beharretara egoki daitezen: dutxa bereziak, zenbaki handiko telefonoak, ohe ortopedikoak...
Gogoratu, halaber, aseguru-etxeek hobekuntzak egiteko aukerak ematen dizkigutela: beraz, gainbegiratu kontratatuta duzun asegurua eta hasi, ahalik eta azkarren, etekinak ateratzan.
Laudioko merkataritza-planaren barruan, badaude hainbat negozio apropos zure etxea berritzen edo ondo izaten laguntzeko, bai eta horretarako aholkularitza emateko:
Elkarlan aholkularitza eta aseguruak, Mercedes Isusi aseguruak, Arkitektura lantaldea, Decoraciones Llodio, Reguera pinturak eta bernizak, Ecomobel-Estilo altzari-denda, Garaio altzari-denda, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Baimen etxetresnak eta Mingorri laguntza teknikoak.








2017/04/07

EUSKARA, SARI ZIURRA ZOZKETA

Gaur, apirilaren 7an, sari handien zozketa egin dugu Herriko Plazan eta  ekitaldi honen bidez,  aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari amaiera eman diogu.
Behean zenbaki sarituen zerrenda:


NORK
ZER
NORI
AIS BOTIKA
Saski bat dermokosmetika produktuekin
1933
AIS BOTIKA
Saski bat dermokosmetika produktuekin
0272
ARKADE
Loreontzi bat
4008
ARZA HARATEGIA
8 odoloste eta bi txorizo
2054
BIT@BYTE INFORMATIKA
Tableta batentzako 8’ko funda teklatuarekin
1341
BIT@BYTE INFORMATIKA
Tableta batentzako 9,7’ko funda teklaturik gabe
0200
ENEAN ILEAPAINDEGIA
Look aldaketa (ilea moztu /orraztu, makilajea...)
1633
ESTETIKA KRESALA
Pedikura
0116
ESTETIKA KRESALA
Pedikura
3812
ESTETIKA KRESALA
Manikura esmalte erdiraunkorrarekin
2082
EUSKO PC
Teklatua + Logitech harigabeko sagua.
1044
EZ & BAI
30 euroko opari txartela
0051
EZTIA ESTETIKA
Estresaren kontrako masajea
3330
GOXOTXU
Tarta bat
3303
IÑAKI-FORD TAILERRA
Ford Motorcraft errebisioa olioarekin, iragazkiarekin
3020
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
1123
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
1323
KIDEN GIMNASIOA
Jarduera aerobikoak praktikatzeko hilabete bat doainik.
3066
LAMBARRI
Pare bat erloju
3733
LAUDIOKO AEK EUSKALTEGIA
2017-18 ikasturterako matrikula
3356
LAUDIOKO AEK EUSKALTEGIA
2017-18 ikasturterako matrikula
2070
LUR BELARDENDA
Jaki ekologiko lotea
1368

MIMITOS PARAFARMAZIA
Saski bat umeentzako oinarrizko produktuekin
1393
MOTOR NERVION
ITV/IAT aurreko errebisioa
2900
MULTIPOTICAS
Eguzkirako betaurrekoak MO markakoak
4110
POLLITOS
Jantzia
1406
RITI ILEAPAINDEGIA
Saski bat ile-apaindegiko produktuekin
3820
TAHONA LA BOUTIQUE
15 egunez txapata 1
3919
TALLERES J.L. FUENTES
Olio aldaketa autoari
0405
TRENPEA
30 euroko opari txartela
0429
TRENPEA
30 euroko opari txartela
2690
TXIKITAS MERTZERIA
Saski bat umeentzako produktuekin
2904
VALLE DE AYALA HOTELA
Gau bat Arakaldoko Errekagain hotelean(aldez aurreko erreserba egin Valle de Ayalan)
3180