2021/12/23

Irusta lurrin-denda aurtengo saritua!

Aurten Irusta lurrin-dendak jaso du Euskararen Integrazioa Erakusleihoan kategoriako saria, erakusleiho polit batekin. Sari banaketa abenduaren 22an egin da Amurrioko Antzokian. Irabazleak 300 euroko bonoa jaso du Laudioko komertzioetan kontsumitzeko eta plaka polit bat ere bai. Laugarren urtea da saria entregatzen duguna eta aurtengoan 13 establezimenduek hartu dute parte lehiaketan, egitasmoarentzat ezinbestekoa den lan bat eginez: Hizkuntza paisaiaren euskalduntzean laguntzea. Berriz ere oso pozik gaude establezimendu hauek egin duzuen esfortzuagatik eta biziki eskertzen dizuegu. 

ZORIONAK IRUSTA!!!!!!!



2021/12/14

Euskara erakusleihoetan

Aurtengoa laugarren urtea da Laudioko Erakusleiho Lehiaketan Euskararen Integrazioa Saria banatzen dugula. Kategoria hau sortu genuen herriko hizkuntza paisaia euskalduntzen laguntzeko pizgarri gisa eta oso ondo funtzionatzen ari da. Hemen, aurtengo lehiaketan erakusleihoak mezu euskaldunez bete dituzten hainbat establezimendu. Eskerrik asko benetan herria euskarazko esaldiez betetzeagatik, horregatik bakarrik danok merezi duzue eta saria!



















2021/12/11

El Valle Kafetegia

El Valle kafetegiak ere Laudioko merkataritza egitasmoan parte hartzea erabaki berri du, eta ostiral honetan sinatu du oinarrizko konpromisoa udalarekin.
Zorionak eman nahi dizkiogu eta espero dugu hemendik aurrera lankidetzarako aukerak zabaltzea.
Ostalaritzan gero eta gehiago dira merkataritza egitasmora gehitzen ari diren lokalak eta hau oso albiste hona da Laudion euskararen erabilera sustatze aldera eta baita hizkuntza paisaian duen eraginagatik.
 


2021/12/03

Avenida kafetegia eta Aiala bideoetxea egitasmoarekin bat

Gero eta gehiago dira Laudioko merkataritza euskalduntzeko egitasmoan parte hartzen duten establezimenduak. Horrela, aste honetan, Avenida kafetegiak eta Aiala bideoetxeak erabaki dute eurak ere egitasmo honetan lagundu nahi dutela, eta horretarako konpromisoak sinatu dituzte udalarekin. Ohiko euskarriez gain, metakrilatoak ere ikusgai jarri nahi dituzte, bezeroak euskaraz hitz egitera animatzeko.




2021/11/09

Erakusleiho lehiaketa 2021

Urtero bezala, Laudioko Erakusleiho lehiaketaren barruan "Euskararen Integrazioa Erakusleihoan" kategoriari dagokion saria banatuko dugu. Izena APILLen eman behar da azaroaren 12ra arte. 

300 euroko bonoa banatuka da Laudioko komertzioetan kontsumitzeko eta oroitarria ere bai.

Hemen iazko erakusleihoen argazki batzuk!





2021/10/26

Aiaraldea kooperatiba

Aiaraldea kooperatibak ere, euskararen alde urrats berri bat egitea aukeratu du, eta horretarako Laudioko merkataritza egitasmora gehitu egin da maila goreneko konpromisoarekin.

Enpresa honek jada jarduera eta zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzen ditu. Horrez gain, merkatua eta taberna era baditu bere eraikiaren barruan. 

Ezin galdu faktoria bisitatzeko aukera!!!!




2021/10/10

PACIVI aholkularitza merkataritza egitasmoan

PACIVI aholkularitzak merkataritza egitasmoan parte hartzeko konpromisoa sinatu berri du udalarekin, eta hemendik aurrera prest agertu da enpresan euskara bultzatzeko neurriak hartzeko, hala nola, bezeroei euskarazko zerbitzua eskaini, errotuluak elebitan ipini...


2021/10/05

Laudioko Euskararen mapa

Laudio Udalak mapa bat osatu du merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresetarako egitasmoan dauden 132 eragilerekin.

Eragile guztiak mapan lokalizatu dira, euskararen ezagutza eta erabilera mailaren arabera, eta atzealdean euskarazko zerbitzua eskaintzen duten langileen argazkiak ipini dira.

Mapak etxe guztietara banatu dira, eta hainbat toki publikoetan ere laster izango dira eskuragarri.

 



2021/09/22

GOZO TOKI tabernan euskaraz

Gozo toki tabernak udalarekin hitzarmena sinatu du irailaren hasieran. Hemendik aurrera tabernan euskara bultzatzeko konpromisoa hartu du, bai euskarazko zerbitzua eskainiz bai tabernako karteleria euskaratuz.




2021/06/29

Airabike bizikleta-dendak metakrilato berria dauka!

Gaurtik aurrera beste langile bat animatu da metakrilatoa ikusgai ipintzera, horrela bezeroak berarekin euskaraz hitz egitera gonbidatuz. Gaurkoan, Aiarabike bizikleta-dendako Ixone izan da. Langile euskaldunen identifikazioa ezinbestekoa da herriko merkataritzan euskara sustatu nahi bada eta Laudio udalak aukera hau eskaintzen die merkataritza planean dauden hitzarmen-kide guztiei. Eskatzea besterik ez dute, eta oso denbora urrian izango dituzte euren establezimenduetan.



2021/06/04

Metakrilato berria Gorbea tabernan

Aste honetan, Gorbea tabernako langile den Joseba, nirekin euskaraz kanpainako metakrilatoa ipintzera animatu da. Hemendik aurrera tabernan ikusgai izango du,bezeroak berarekin euskaraz hitz egitera gonbidatzeko helburuarekin. 

Tabernen kasuan, oso garrantzitsua da metakrilatoen presentzia, langile euskaldunak identifikatze aldera. Eta horregatik animatu nahi ditugu beste zerbitzari eta tabernari batzuk metakrilatoa erabiltzera.

Animo Joseba eta milesker kanpainan laguntzeagatik!



2021/04/26

Langile euskaldun berria Dorrea tabernan

Dorrea tabernan langile euskaldun berri bat daukagu, eta joan den astetik aurrera metakrilatoa ikusgai dauka. Ikus dezakezuen moduan, jarraitzen dugu metakrilatoak egiten eta langile euskaldunak identifikatzen, euskararen erabilera errazteko eta sustatzeko asmoz.



2021/04/16

Euskarri berriak Otarte Aretan

Otarte Areta okindegiak, dagoeneko euskarazko euskarri berriak ditu ikusgai. Hemen okindegi honetan ikus ditzakezuen kartelen laburpentxo bat.




2021/03/24

Metakrilato berria Zubiaur kafetegian

Zubiaur kafetegiko Mikelek metakrilatoa egin berri du, eta gaurtik aurrera ikusgai izango du euskaraz hitz egin nahi duten bezeroek harekin lasaitasunez eta konfiantzaz hitz egin dezaten. Kanpaina hau aspaldikoa izaik ere, guztiz garrantzitsua da herriko langile euskaldunak identifikatze aldera. Beraz, egin gabe duzuenoi animatu nahi zaituztegu metakrilatoak egin eta zuen negozioetan ipintzera.




2021/03/18

Otarte Areta hitzarmen-kide berria

Martxoan hitzarmen-kide berria gehitu da Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzako egitasmoan: Otarte Areta. Oinarrizko mailako konpromisoa sinatu du eta laster kartel ezberdinak izango ditugu ikusgai okindegi honetan.





2021/02/17

Euskarazko karteleria

Urte berriarekin hitzarmen-kide berriez gain euskarazko karteleria  berria ere egiten hasiak gara. Aste honetan, Eztia estetika zentroari behean ikus dezakezuen kartel polit hau helarazi diogu. Kartel hauek guztiak gure zerbitzuaren bitartez egiten dira, doakoak dira eta bakoitzaren beharrei egokituak. Beraz, baten bat nahi izanez gero, eskatzea baino ez duzue.



2021/02/02

Hitzarmen-kide berri gehiago

2021ean eta itxaropen handiz, jarraitzen dugu Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresetarako egitasmoaren barnean hitzarmen-kide berriak sartzen. Horietako azkena Otarte okindegia Goikoplaza izan da. Maila baxuko hitzarmena sinatu du eta espero dugu denborarekin maila ertainera igotzeko aukera izatea. Ongi etorri Otarte!


2021/01/08

Hitzarmen-kide berriak

 Urte berriak hitzarmen-kide berriak ekarri dizkigu. Atzo, urtarrilaren 7an, hain zuzen ere,  Barea tabernak maila ertaineko konpromisoa sinatu zuen udalarekin, Laudioko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresetarako egitasmoarekin bat eginez. Komunikazioaz aparte, zerbitzua euskaraz eskaintzeko konpromisoa hartu du taberna berri honek. Laster izango ditugu metakrilatoak erakusgai. Zorionak Barea euskararen alde emandako pauso berri honengatik!