2017/01/31

EGIN ARGAZKIA EUSKARARI ZOZKETA


Oinarrietan jarrita zegoen moduan, urtarrilaren 30ean, Facebooken argazkirik bozkatuena zein izan den egiaztatzeaz gain, bozkatu duten guztien artean 100 €-ko bonoa zozkatu da. Emaitzak hauek izan dira: Argazkirik bozkatuena Facebooken Ainhoa Urkiza Ugarte eta Ane Garcia Usateguik eginikoa izan da, 127 atsegiterekin.  Irabazleek argazki kamera bat eta 200 €-ko erosketa bonoa jasoko dute, Laudiko merkataritzako euskara planeko establezimenduetan gastatzeko.



Bestetik, Facebooken bozkatu dutenen artean, guztira 290 persona, 100€-ko bonoa zozkatu da, hau ere Laudioko merkataritza planeko establezimenduetan gastatzeko, eta irabazlea Sonia Rivera Rodríguez izan da. Hemen egindako zozketaren bideo labur bat.

ETA MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!