2017/12/04

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI 2017 KANPAINAREN AMAIERA

Gaur banatu dituzte Laudioko udalak, Ahize hizkuntza aholkularitzak eta Berriak antolatutako  Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari kanpainako sariak. Bertan sari hauek banatu dituzte:
- Argazki onenari saria: Leire Urquijo. Argazki kamera, 200 euro Laudioko komertzioetan gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Bozkatu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea: Cristina Molina. 100 euro Laudioko komertzioetan gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Laudioko Berrialagun diren dendetan 1.000 euro gastatzeko txekea, Inmaculada Mendietak irabazi du.
- 500 euro Berria egunkarian publizitatean gastatzeko saria Irrintzi Euskal Jantzi dendak irabazi du.
Argazkian, Natxo Urkixo Laudioko alkatea, Felix Mugurutza Laudioko euskara teknikaria, Arrate Arbaitza Ahizeko teknikaria eta Andoni Alvarez Berrialaguna arduraduna ageri dira irabazleetako batzuekin batera.




2017/11/26

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI 017 ARGAZKI FINALISTAK

Lotura honetan aurtengo argazki lehiaketako finalistak topatuko dituzue, bozkatu eta 100€-ko bonoa irabazi ahal izango duzue, Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko: https://www.facebook.com/LaudiokomozEuskaraz/

2017/11/20

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI AZKEN TXANPA

Gaur, azaroak 20, azken eguna da lehiaketarako argazkiak bidaltzeko. Oraindik arratsalde osoa dago argazkiak egiteko, beraz, ez ahaztu eta bidal itzazue egin dituzuen argazki polit horiek!

2017/11/15

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI

Dagoneneko bi aste pasa dira lehiaketa hau martxan jarri zenetik eta hasi gara argazki batzuk jasotzen. Oraindik astebete geratzen da argazkiak egiteko, beraz, animo oraindik ezer bidali ez duten horiei eta gogoratu euskara eta merkataritza lotzen dituen edozein argazki izan daitekeela baliagarri. Hortaz, ez ahaztu argazkiak bidaltzea, egin argazkia euskarari, Laudio herrian badagoelako aukera!

2017/10/30

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI ESTABLEZIMENDU ZERRENDA

Ondoko denda, taberna edo enpresetan, euskarazko euskarri ezberdinei argazkia atera ahal izango diezue:


    1. AIALA FRUTA-DENDA
    2. AIARABIKE BIZIKLETA-DENDA
    3. AIS BOTIKA
    4. ALBIZUA HARATEGIA
    5. ALDAMA ARRANDEGIA
    6. ANA MARI URDAITEGIA
    7. ANDONIREN TABERNA
    8. ANIMIS ILE-APAINDEGIA
    9. ANTZE AKADEMIA
    10. ARABATEL KOMUNIKAZIOAK
    11. ARCADE OPARIAK
    12. ARIN PAPER-DENDA
    13. ARRAÑOPE TABERNA
    14. ARZA HARATEGIA
    15. AURELIO MOTO Y JARDIN MOTOZIKLETAK
    16. AZOKA TABERNA
    17. BAIMEN ETXETRESNAK
    18. BALINTXARREKETA JATETXEA
    19. BEREZI TABERNA
    20. BIRIBIL PIZZERIA
    21. CAN CAN JANTZI-DENDA
    22. DASTAKETA GOZOKI-DENDA
    23. DISTIRA ARGAZKI-DENDA
    24. ECUADOR BIDAIA AGENTZIA
    25. EGIA BOTIKA
    26. EGOKI FISIOTERAPIA
    27. EGUBEGI HIGIEZINEN AGENTZIA
    28. EGUZKI TABERNA
    29. ELKARLAN ASEGURU AGENTZIA
    30. ENEAN ILE-APAINDEGIA
    31. EROSKI BIDAIAK
    32. ERTZA TABERNA
    33. ETXAURRE HIGIEZINEN AGENTZIA
    34. EUSKO PC INFORMATIKA ZERBITZUAK
    35. EZ & BAI JANTZI-DENDA
    36. EZTIA ESTETIKA ZENTROA
    37. FELIX PIKATZA ESKULANGINTZA
    38. FUENTES KONPONKETA-LANTEGIA
    39. GARAYO ALTZARI-DENDA
    40. GARAYO BURDINDEGIA
    41. GATXETO ESTANKOA
    42. GOAR BURDINDEGIA
    43. GORBEA TABERNA
    44. GOXOTXU OKINDEGIA
    45. GRAFIK DIESINU AGENTZIA
    46. HITZ LOGOPEDIA
    47. HUTS TABERNA
    48. HUYNDAI ESKA MOTOR KONPONKETA-LANTEGIA
    49. ILARGI TABERNA
    50. ILUNTZE TABERNA
    51. IÑAKI KONPONKETA-LANTEGIA
    52. INDRISKA TABERNA
    53. IRRINTZI EUSKAL JANTZI-DENDA
    54. IRUDI ARGAZKI-DENDA
    55. IZA OKINDEGIA
    56. JANA ILE-APAINDEGIA
    57. JANI MARKEL JANTZI-DENDA
    58. JASONE ILE-APAINDEGIA
    59. KARAM OINETAKO-DENDA
    60. KASKIBEL BITXI-DENDA
    61. KIDEN KIROL-ZENTROA
    62. KIZKUR ILE-APAINDEGIA
    63. KOMUNIK DISEINU AGENTZIA
    64. KRESALA ESTETIKA ZENTROA
    65. KRISPETAK OKINDEGIA
    66. KUKUMA JANTZI-DENDA
    67. LAMBARRI BITXI-DENDA
    68. LATIORRO SUPERMERKATUA
    69. LAURAK TABERNA
    70. LEGATZA ARRANDEGIA
    71. LUR BELAR-DENDA
    72. LUYANDO OPTIKOAK
    73. MARI PAZ URDAITEGIA
    74. MASTERCOPY PAPER-DENDA
    75. MEKATXABIR METAL MEKANIZAZIOA
    76. MEMENTO KAFE, TE ETA TXOKOLATE-DENDA
    77. MIGOLA OINETAKO-DENDA
    78. MIMITOS UMEENTZAKO PARAFARMAZIA
    79. MOMIDEL-LA MERTZERIA
    80. MONAI JANTZI-DENDA
    81. MOTOR NERVION KONPONKETA-LANTEGIA
    82. MULTIOPTICAS OPTIKA
    83. OLYMPUS KIROL-DENDA
    84. OPTIKA LUYANDO
    85. OREKA LOGOPEDIA
    86. QUINTANA GOZOKI-DENDA
    87. REGUERA MARGOAK ETA BARNIZAK
    88. RITI ILE-APAINDEGIA
    89. ROLLAGO KONPONKETA-LANTEGIA
    90. SALLEN SUPERMERKATUA
    91. SALON DE JUEGOS TABERNA
    92. SAROI LORADENDA
    93. SATYA YOGA ESKOLA
    94. TAHONA LA BOUTIQUE OKINDEGIA
    95. TXANGO TABERNA
    96. TXIKITAS MERTZERIA
    97. TXINDOKI MOLDIZTEGIA
    98. UGARTE TABERNA
    99. UGARTEKO ESTANKOA
    100. UNAN JANTZI-DENDA
    101. ZAUNKA ALBAITARITZA
    102. ZUENTZAT OKINDEGIA
    103. ZUHAITZA LIBURU-DENDA

      2017/10/22

      EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI

      Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari lehiaketaren II.edizioa abiatuko da azaroaren 2tik 20ra bitartean. Berriz ere argazki lehiaketa polit honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritar guztiak.
      Aurten sari gehiago lortzeko aukera izango dute parte hartzen dutenek. Horrela, BERRIAlagun diren dendetan eta tabernetan erosketa eginda eta txartel bat beteta, herritarrek 1.00€-ko txeke baten zozketan parte hartu ahal izango dute.
      Eta establezimenduek ere saria izango dute: BERRIAn 500€ publizitatean hizkuntza paisaian euskararen presentzia nabarmentzen duenarentzat.
      Lehiaketaren oinarriak ikusteko sakatu hemen!




      2017/07/14

      EUSKARAZKO EUSKARRIAK/ SOPORTES EN EUSKERA

      Dagoeneko batzuek eskatu dituzue euskarazko euskarriak. Hainbatek ere bere saltoki, taberna edota enpresan ipini ditu, baina oraindik ere gehiago egin dezakegu Laudioko hizkuntza paisaia euskalduntze aldera. Beraz, anima zaitezte euskarriak eskatzera, gustura egingo baititugu!
      Ya sois unos cuantos los que habéis pedido soportes en euskera. Algunos además se pueden ver expuestos en diferentes establecimientos, bares y/o pequeñas empresas. Pero todavía se puede hacer algo más para tener un paisaje linguístico más euskaldun. Así que desde aquí os animamos a que nos sigáis pidiendo soportes, porque los haremos gustosamente!




      2017/06/19

      LAUDION ARROPA EROSTEN

      Laster hasiko da toki guztietan udako beherapenen kanpaina. Hori dela eta, komeni da bezerook argi izatea zer hartu behar dugun kontuan erosketa egokia egiteko.

      Beheraturiko prezioaren ondoan, etiketan, aurreko prezioa argi eta garbi agertzen dela ziurtatu behar duzu.

      Gogoratu erositako produktuak itzultzeko eskubiea daukazula, printzipioz eragozpenik gabe, ohiko sasoian erosi bazenitu bezala.

      Beherapenak prezioari dagozkio, ez kalitateari. Beraz, erositakoak dagokion kalitatea duela ziurtatu behar duzu. Bestela, ez ahaztu erreklamatzeko eskubidea duzula. Adituek gomendatzen dute, sasoiko arropa erosi nahi izanez gero, lehenengo egunetan joatea beherapenetara, arropa-mota hori berehala agortzen baita.

      Beste gomendio bat da ganoraz erostea, hau da, ez erostea bi gauza baino gehiago eta erosi nahi duzun hori behar bezala probatzea, erosketa konpultsiboak ez baitira mesedegarriak. Horretarako, onena da dendara joatea ez dagoenean jende askorik.

      Azkenik, aurrekontu bat egitea eta zorrozki errespetatzea omen da gakoa.

      Hala bada, hasi zuen erosketetan pentsatzen, zeren eta, Laudioko merkataritza-planararen barruan, denda hauetara jo dezakezue beherapenetan arrropa eta oinetako politak erostera:
      Trenpea, Tximeleta, 1971, Ez & Bai, Unai, Can-Can, Jani Markel, Kukuma, Monai, Zo Va eta Pollitos jantzi-dendak, Olympus Kirol denda, Karam eta Migola zapata dendak, Txikitas eta Momidel-la mertzeriak.

      2017/05/23

      PAPEREZKO EUSKARRIEN KATALOGOA

      Laudioko merkataritza planeko hurrengo kanpaina abian delarik, eskuragarri daukazue paperezko euskarrien katalogoa.

      Merkatari, ostalari eta enpresari guztiak animatzen zaituztegu, zuen saltoki, taberna edo enpresetan euskarazko kartelak ipintzera. Eskatu eta guk helaraziko dizkizuegu ahal bezain pronto!


      2017/04/24

      ZERI ERREPARATU ETXEA ONDO IZATEKO?



      Mila gauza izan behar ditugu kontuan etxea ondo izateko, xehetasun txiki bezain garrantzitsuak, hala nola, altzariak, egituraren beraren egoera ona...
      Denok egon nahi dugu gustura, jakina; horretarako, noizean behin, begirada orokorra bota eta hondaturikoak berritu edota falta zaizkigunak erosi behar izaten ditugu.
      Etxean eraberritze-lan handia egin nahi izanez gero, onena da arkitekto-talde aproposarekin harremanetan jartzea, proiektu polita egin eta nahi duzuna lortzeko aholku eman diezazuten.
      Halere, gure kabuz ere egin ditzakegu gauza txikiak, profesionalak izan ez arren, ondo gera daitezkeenak. Esate baterako, hormak margotu: aldaketa txiki batek bestelako itxura eman diezaioke zure etxeari. Edo altxariak aldatu, modernoagoak jarri.
      Arazo fisikorik baduzu, etxetresnak edo etxeko guneak alda edota molda ditzakezu, zure beharretara egoki daitezen: dutxa bereziak, zenbaki handiko telefonoak, ohe ortopedikoak...
      Gogoratu, halaber, aseguru-etxeek hobekuntzak egiteko aukerak ematen dizkigutela: beraz, gainbegiratu kontratatuta duzun asegurua eta hasi, ahalik eta azkarren, etekinak ateratzan.
      Laudioko merkataritza-planaren barruan, badaude hainbat negozio apropos zure etxea berritzen edo ondo izaten laguntzeko, bai eta horretarako aholkularitza emateko:
      Elkarlan aholkularitza eta aseguruak, Mercedes Isusi aseguruak, Arkitektura lantaldea, Decoraciones Llodio, Reguera pinturak eta bernizak, Ecomobel-Estilo altzari-denda, Garaio altzari-denda, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Baimen etxetresnak eta Mingorri laguntza teknikoak.








      2017/04/07

      EUSKARA, SARI ZIURRA ZOZKETA

      Gaur, apirilaren 7an, sari handien zozketa egin dugu Herriko Plazan eta  ekitaldi honen bidez,  aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari amaiera eman diogu.
      Behean zenbaki sarituen zerrenda:


      NORK
      ZER
      NORI
      AIS BOTIKA
      Saski bat dermokosmetika produktuekin
      1933
      AIS BOTIKA
      Saski bat dermokosmetika produktuekin
      0272
      ARKADE
      Loreontzi bat
      4008
      ARZA HARATEGIA
      8 odoloste eta bi txorizo
      2054
      BIT@BYTE INFORMATIKA
      Tableta batentzako 8’ko funda teklatuarekin
      1341
      BIT@BYTE INFORMATIKA
      Tableta batentzako 9,7’ko funda teklaturik gabe
      0200
      ENEAN ILEAPAINDEGIA
      Look aldaketa (ilea moztu /orraztu, makilajea...)
      1633
      ESTETIKA KRESALA
      Pedikura
      0116
      ESTETIKA KRESALA
      Pedikura
      3812
      ESTETIKA KRESALA
      Manikura esmalte erdiraunkorrarekin
      2082
      EUSKO PC
      Teklatua + Logitech harigabeko sagua.
      1044
      EZ & BAI
      30 euroko opari txartela
      0051
      EZTIA ESTETIKA
      Estresaren kontrako masajea
      3330
      GOXOTXU
      Tarta bat
      3303
      IÑAKI-FORD TAILERRA
      Ford Motorcraft errebisioa olioarekin, iragazkiarekin
      3020
      IZA OKINDEGIA
      Saski bat okindegian egindako produktuekin
      1123
      IZA OKINDEGIA
      Saski bat okindegian egindako produktuekin
      1323
      KIDEN GIMNASIOA
      Jarduera aerobikoak praktikatzeko hilabete bat doainik.
      3066
      LAMBARRI
      Pare bat erloju
      3733
      LAUDIOKO AEK EUSKALTEGIA
      2017-18 ikasturterako matrikula
      3356
      LAUDIOKO AEK EUSKALTEGIA
      2017-18 ikasturterako matrikula
      2070
      LUR BELARDENDA
      Jaki ekologiko lotea
      1368

      MIMITOS PARAFARMAZIA
      Saski bat umeentzako oinarrizko produktuekin
      1393
      MOTOR NERVION
      ITV/IAT aurreko errebisioa
      2900
      MULTIPOTICAS
      Eguzkirako betaurrekoak MO markakoak
      4110
      POLLITOS
      Jantzia
      1406
      RITI ILEAPAINDEGIA
      Saski bat ile-apaindegiko produktuekin
      3820
      TAHONA LA BOUTIQUE
      15 egunez txapata 1
      3919
      TALLERES J.L. FUENTES
      Olio aldaketa autoari
      0405
      TRENPEA
      30 euroko opari txartela
      0429
      TRENPEA
      30 euroko opari txartela
      2690
      TXIKITAS MERTZERIA
      Saski bat umeentzako produktuekin
      2904
      VALLE DE AYALA HOTELA
      Gau bat Arakaldoko Errekagain hotelean(aldez aurreko erreserba egin Valle de Ayalan)
      3180

      2017/03/23

      EUSKARA, SARI ZIURRA HASTERA DOA!

      Bihar, martxoaren 24an, aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari hasiera emango diote Laudioko hainbat establezimenduk.

      Ehunka sari zuzen eta zozketarako zenbaki eskuratu ahal izango ditu, establezimendu hauetan euskara erabiltzen duen bezeroak.

      Txartelak apirilaren 6ra arte eskuratu ahal izango dira toki guzti hauetan: 

       Aiarabike bizikleta-denda, Ais botika, Aldatz taberna, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arkade opariak, Artelan paper-denda, Arza harategia, Azoka taberna, Bit@Byte informatika-denda, Biribil pizzeria, Egoki fisioterapia, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Dastaketa gozoki-denda, Disdira argazki-denda, Ederki taberna, Eguzki taberna, Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&By jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Felix Pikatza eskulangintza, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Gastrotaberna Txango, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna,Indriska taberna, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra, Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Jani Markel jantzi-denda, Karam zapata-denda, Kaskibel bitxi-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, Kresala estetika zentroa, kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua, Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Mastercopy paper-denda, Memento kafea eta txokolatea, Migola oinetako-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Mingorri laguntza teknikoak, , Momidel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kirol-denda, Pollitos jantzi-denda, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia, Tahona la Boutique okindegia, ,Toñi arrandegia, Trenpea jantzi-denda, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Ugarte taberna, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zaunka albaitaritza, Zo Va jantzi-denda, Zuentzat okindegia, Zuhaitza liburu-denda, 1971 jantzi-denda.

      2017/03/06

      EUSKARA, SARI ZIURRA 2017

      Laudio Udalak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako planaren barruan, "Euskara, sari ziurra" kanpainaren laugarren urteari hasiera emango dio martxoaren 24an.
      Kanpaina honen helburu nagusia da, kontsumitzaile eta dendari / tabernarien artean, euskararen erabilera sustatzea.
      Aurtengoan, 82 establezimenduk hartuko dute parte, eta 33 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (apirilaren 7an), Herriko Plazan, goizeko 11:30ean. Horrez gain, 5.925 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso ditzakezuen txarteletan. Betiere, euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere. Karrakatu eta har ezazu zeure saria!



      2017/02/03

      EGIN ARGAZKIA EUSKARARI SARIAK



      Dagoeneko eman dira Egin argazkia euskarari lehiaketako sariak. Argazki kamera eta 200 €-ko bonoa, Ainhoa Urkiza eta Ane Usategirentzat izan dira. Eta 100 €-ko bonoa Sonia Riverarentzat. 

      ZORIONAK!