2019/12/19

JUAN TAPIZERIA IRABAZLE LAUDIOKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO EUSKARAREN INTEGRAZIOA KATEGORIAN

Aurtengo euskararen integrazioa kategorian, Juan tapizeria izan da irabazlea. Mila esker  lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eta euskarazko mezuak ipini dituzuen guztioi, herrian euskararen presentzia areagotzen laguntzeagatik! eta ZORIONAK bereziki JUAN TAPIZERIARENTZAT EGIN DUEN LANAGATIK!


2019/12/15

ERAKUSLEIHOEN ARGAZKIAK IKUSGAI FACEBOOKEN

Euskararen integrazioa kategorian parte hartu duten komertzioetako  erakusleihoen argazkiak ikusgai daude dagoeneko Laudiokomoz euskaraz Facebooken. Blogera ere igo ditugu batzuk, baina album osoa ikusi nahi izanez gero hemen sartu eta gure erakusleihoez gozatzera animatzen zaitugu!

2019/12/10

LAUDIOKO ERAKUSLEIHOAK EUSKARAZ JANTZITA

Laudio herrian hasi dira dagoeneko erakusleihoak euskarazko mezuekin betetzen. Aurten bigarren aldiz, euskararen integrazioa erakusleihoan saria banatuko dugu erakusleiho lehiaketako parte hartzaileen artean. Hona hemen euskarazko mezuak ipini dituzten erakusleihoetako argazki batzuk.


                                                                                               

2019/12/03

EUSKARAZKO EUSKARRI BERRIAK GOXOTXU OKINDEGIAN ETA AIALA FRUTA-DENDAN

Goxotxu okindegian eta Aiala fruta-dendan euskararen aldeko urrats berriak eman dituzte, euskarazko kartel ezberdinak ipiniz, eta hemen ikus dezakezuenez, ederto geratu zaizkie. Gogoratu, egitasmoarekin bat egin duzuenok edozein momentutan eskatu ahal dituzuela honelako kartelak, eta gustura egingo dizkizuegula!