2023/12/01

Merkataritza eta euskara saria 2023

Urte asko dira Laudio udalerrian merkataritza euskalduntzeko egitasmoa martxan ipini genuela. Bere helburua, egitasmoak berak adierazten duen bezala, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetan euskararen erabilera sustatzea da,azken finean, bizitzaren esparru guztietara zabaltzea erabilera hori.

Ugari dira egitasmoan parte hartzen duten establezimenduak eta egindako ahaleginik txikienak ere bere esker ona merezi duela uste dugu. Baina aurten, eta honi helduz, bi establezimenduren lana nabarmendu nahi izan dugu, ekimen askotan parte hartu dutelako eta parte hartze hori etengabea izan delako. Bi hauek Lur belar-denda eta Olympus kirol-denda izan dira. Egindako lanaren aitortza egiteko bertoko produktuen saskia eta plaka bana oparitu zaizkie.

Honekin bide onetik zoaztela jakinarazi nahi dizuegu eta esan bezala, asko eskertzen dizuegu guztioi egindako lana.

Eskerrik asko eta segi horrela, Laudio herriak eta euskarak merezi duelako!



2023/09/20

Surya zentroan zerbitzua euskaraz

Surya zentroan ere euskaraz hitz egin daiteke arazo barik eta zerbitzu ezin hobea jasotzen duzun bitartean. Leirek, bere jabeak, gustura artatuko zaitu euskaraz, bideoan ikus daitekeen moduan.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!




2023/07/05

Egoki fisioterapia zentroan zerbitzua euskaraz

Egoki fisioterapia zentroko neskek ere atseginez eskaintzen dute euskarazko zerbitzua hasieratik, oso argi daukatelako bezeroentzat lan egiten dutela eta hauek gustura sentitu behar direla jasotzen duten zerbitzuarekin. 

Euren zentroan bideo hau grabatu dugu esaten dugunaren erakusgai eta bezeroak animatzen ditugu zentro honetan eta egitasmoan dauden beste hainbat entitatetan euskaraz hitz egitera. 

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!




2023/06/14

Roiz zapata-denda

Roiz zapata-dendak maila ertaineko konpromisoa sinatu du gaur goizean Udalarekin. Honekin dagoeneko 126 dira merkataritza egitasmoan dauden establezimenduak eta gehiago izatea espero dugu, Laudio herrian badakigulako zein garrantzitsua den merkataritzaren arloan euskararen aldeko urratsak ematea.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!!!!




2023/06/13

Zerbitzua euskaraz Tximeleta arropa-dendan

Tximeleta arropa-dendan ere zerbitzua euskaraz jaso dezakegu eta euskaraz lasai kontsumitu. Denda hau hasieratik dago merkataritza egitasmoan eta argi dauka zein garrantzitsua den bezeroak nahi duen hizkuntzan kontsumitzeko eskubidea izatea. Hala erakutsi nahi digu denda honetako jabeak grabatu dugun bideo honetan.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!





2023/06/07

Indriska tabernan zerbitzua euskaraz!!!

Asko dira gure egitasmoaren barruan euskarazko zerbitzua eskaintzen duten dendak, zerbitzu enpresak eta tabernak, baita langileak ere. Horregatik, eta euskarazko zerbitzu hori bermatzen dela erakusteko, bideo batzuk grabatzea erabaki dugu zenbait establezimendutan.

Oraingo honetan, Indriska tabernan egon gara eta egunero euskaraz kontsumitzen duen bezero batekin grabatu dugu bideoa. Horrez gain, taberna honetan astero Berbalagun talde bat elkartzen da euskara praktikatzeko.

Honetan eta metakrilatoak zein pegatak edo txapak dituzten establezimendu eta enpresa guztietan euskaraz egitera animatzen zaituztegu, gure herrian euskararen erabilpena areagotze aldera!


LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!

 


2023/05/03

kartelak Aiala bideoklubean

Aiala bideoklubean, oinarrizko euskarazko zerbitzua eskaintzeaz gain, hasieratik garrantzi handia eman diote irudiari, horren adibide, azken asteotan ikus daitezkeen kartel berriak.

Benetan eskertzen dugu irudi hauen erabilera eta behar duzuen beste eskatzera animatzen zaituztegu. Gogoratu eskaera egin dezakezuela 662 303 756 telefonora deituta edota laudioko.moz.euskaraz@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

 






2023/04/03

Euskara, Sari Ziurra 2023

Aurtengo "Euskara, Sari Ziura" kanpainan 76 establezimenduk parte hartu dute eta guztira 40 sari zozkatu dira. Martxoaren 11tik 30era bitartean egon da martxan eta Dolumin Barikuan, ohi bezala, sari handien zozketa egin da.

Zozketako sarien irabazleei gogoratu behar diegu, apirilaren 30era arte dagoela epea sariak hartzeko, bai zozketakoak bai zuzenak. Beraz, saritutako txartelak badituzue egon adi!!!!

LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!☺☺☺


 


2023/01/31

Sobron autobusak enpresan euskarri berri bat

Euskarri bakarra eta garrantzi gutxiko badirudi ere,  enpresaren hizkuntza paisaian pentsa baino eragin handiagoa du.  Horregatik Sobron autobusak enpresan, horren kontziente izanik, erabaki dute karteltxo hau euskaratzea. Orain euskaraz eta gaztelaniaz irakurri ahal izango dute langile guztiek!!!!

Euskarriak eskatzeko: laudioko.moz.euskaraz@gmail.com

662 303 756 telefonora deitu edota idatzi whatsappa 

eta berehala jarriko gara martxan!