2016/02/15





IBILGAILUEN MANTENTZE LANAK


Autoa behar bezala mantentzeko eta errepidean ustekaberik ez izateko, ezinbestekoa da hainbat gauza noizean behin berrikustea eta berritzea, hala nola, hilean behin olioa berrikusi eta, beharrezkoa balitz, aldatu edota gurpilen presoa egokia den egiaztatu. Era berean, funtsezkoa da bateria lehor eta garbi dagoela ziurtatzea, bai eta autoaren argiak beha bezala dabiltzala ere, batez ere aurrealdekoak. Egiaztapen horiek eta beste hainbat uste baino errazagoak dira, eta norberak egin litzake, pazientziaz eta denbora pixka bat hartuta. Halere, astirik ez baduzu edo nahiago baduzu aditu batek egitea, Laudioko udalerrian hainbat tailerrek zerbitzu horiek eta beste batzuk eskaintzen dituzte; euskaraz, gainera:

Hyunday Eska Motor, Motor Nervión, Talleres Fuentes, Talleres Iñaki eta Talleres Rollago

Bizikletek zein motorrek ere antzeko azterketak beharko lituzkete tarteka. Horretarako, lehen esan bezala zuk zeuk egiteko gogorik edo astirisk ez bazenu, Laudioko merkataritza planaren barruan dauden ondoko establezimendu hauetara jo zenezake:

Abal Zikloak, Aiarabike eta Aurelio motozikletak

Establezimendu hauek guztiak Laudiko markataritarako euskara-planaren partaideak dira. Plan horren bidez, Laudioko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzen da eta emaitzak ezin hobeak dira.