2019/12/19

JUAN TAPIZERIA IRABAZLE LAUDIOKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO EUSKARAREN INTEGRAZIOA KATEGORIAN

Aurtengo euskararen integrazioa kategorian, Juan tapizeria izan da irabazlea. Mila esker  lehiaketan parte hartu duzuen guztioi eta euskarazko mezuak ipini dituzuen guztioi, herrian euskararen presentzia areagotzen laguntzeagatik! eta ZORIONAK bereziki JUAN TAPIZERIARENTZAT EGIN DUEN LANAGATIK!


2019/12/15

ERAKUSLEIHOEN ARGAZKIAK IKUSGAI FACEBOOKEN

Euskararen integrazioa kategorian parte hartu duten komertzioetako  erakusleihoen argazkiak ikusgai daude dagoeneko Laudiokomoz euskaraz Facebooken. Blogera ere igo ditugu batzuk, baina album osoa ikusi nahi izanez gero hemen sartu eta gure erakusleihoez gozatzera animatzen zaitugu!

2019/12/10

LAUDIOKO ERAKUSLEIHOAK EUSKARAZ JANTZITA

Laudio herrian hasi dira dagoeneko erakusleihoak euskarazko mezuekin betetzen. Aurten bigarren aldiz, euskararen integrazioa erakusleihoan saria banatuko dugu erakusleiho lehiaketako parte hartzaileen artean. Hona hemen euskarazko mezuak ipini dituzten erakusleihoetako argazki batzuk.


                                                                                               

2019/12/03

EUSKARAZKO EUSKARRI BERRIAK GOXOTXU OKINDEGIAN ETA AIALA FRUTA-DENDAN

Goxotxu okindegian eta Aiala fruta-dendan euskararen aldeko urrats berriak eman dituzte, euskarazko kartel ezberdinak ipiniz, eta hemen ikus dezakezuenez, ederto geratu zaizkie. Gogoratu, egitasmoarekin bat egin duzuenok edozein momentutan eskatu ahal dituzuela honelako kartelak, eta gustura egingo dizkizuegula!



















2019/11/07

EUSKARAREN INTEGRAZIOA ERAKUSLEIHOAN


Aurten ere euskarak badauka kategoria berezia Laudioko erakusleiho lehiaketan, Euskararen Integrazioa Erakusleihoan sariarekin. Bertan parte hartzeko, APILLen izena eman, eta gutxienez euskarazko zazpi hitz biltzen dituen esaldi bat ipini beharko da erakusleihoan. Komertzio sarituak, asteburuko ihesalditxoa eta oroitarri polit bat eskuratuko ditu. Anima zaitezte eta bete euskaraz zuen erakusleihoak!

2019/10/31

ARRAÑOPE TOPAGUNEA


Gaurkoan Arrañope topaguneari tokatu zaio udalarekin hitzarmena sinatzea.  Oraingoan ere maila ertaineko hitzarmena sinatu dugu, hau da, Irudia, Komunikazioa eta Zerbitzua euskaraz.



2019/10/25

LEO BARAÑANO ETA AINIZE GASTAKA LAUDIOKO MERKATARITZA EGITASMOAREN ONURADUN BERRIAK

Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietarako egitasmoan, hitzarmen-kide berriak izaten jarraitzen dugu. Kasu honetan, arlo bereko bi enpresa ezberdinek sinatu dute konpromisoa, Irudia, komunikazioa eta Zerbitzua euskaraz eskaintzeko.


Beraz, enpresa hauetan, irudia eta komunikazioa euskara izateaz gain, nahi izanez gero, euskarazko zerbitzua izan dezakete bezeroek. Mila esker hartu duzuen konpromisoagatik! Besteok ere animatzen zaituztegu zuen enpresetan euskararen aldeko urrats berriak ematera, bai kartel berriak eskatuz, bai langile euskaldunak kontratatuz, errotuluak euskaratuz...









2019/04/12

EUSKARA, SARI ZIURRA 2019 SARI HANDIEN ZOZKETA

Gaur, apirilaren 12an, "Euskara, Sari Ziurra" kanpainako sari handien zozketa egin da Herriko Plazan, 11:30ean hasita eta giro ederrean. Behean, saritu guztien zerRenda ikus dezakezue.

Aurten, plazan bertan saritu bat izan dugu, 4884 zenbakiarekin. Pertsona honek, txitxiki taperra eta 4 txahal -hanburgesa jaso ahal izango ditu Eskuza harategian.

Mila esker aurtengo kanpainan parte hartu duzuen guztioi!


    EUSKARA SARI ZIURRA 2019 
  ZOZKETAKO SARI BEREZIAK
 

0764
AIS BOTIKA
Saski bat dermoestetika produktuekin
1321
AIS BOTIKA
Saski bat dermoestetika produktuekin
2844
ANIMIS ILE-APAINDEGIA
LUMISPA (Gaztetze tratamendua hilauronikoaz)
2099
ARKADE OPARIAK
Kikara sorta
2473
ARZA HARATEGIA
8 odoloste eta 2 txorizo
4280
BITBYTE INFORMAT.
Gaming aurikularrak
4508
BITBYTE INFORMAT.
Logitech bozgorailuak
4579
ENEAN ILE-APAINDEGIA.
Look aldaketa (ilea moztu, orraztu, makillajea...)
4884
ESKUZA HARATEGIA
Txitxiki taperra (750 gramokoa) eta 4 txahal-hanburgesa
3508
ESKUZA HARATEGIA
500 grm txahal saltxitxak eta 500 grm oilasko-saltxitxak
4099
EUSKO PC INFORMATIKA
K400 Plus TV logitech teklatua
2720
EZ & BAI ARROPA-DENDA
30 euroko opari txartela
4721
EZTIA ESTETIKA ZENTROA
Estresaren kontrako masajea
4205
GOXOTXU
Tarta bat
3579
IÑAKI-FORD TAILERRA
Ford-Motorcraft errebisioa olio eta iragazki aldaketarekin
2598
IRRINTZI EUSKAL JANTZIAK
Lihozko zapi handia eguzki-lorearekin
4140
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
3311
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
3210
JUAN TAPIZERIA
Kuxina
4027
KIDEN GIMNASIOA
Jarduera aerobikoak praktikatzeko doako hilabetea
3803
LAMBARRI BITXI-DENDA
Pare bat erloju
4203
LAUDIOKO AEK
2019-2020 ikasturterako matrikula
4737
LAUDIOKO AEK
2019-2020 ikasturterako matrikula
4231
LUR BELARDENDA
Jaki ekologikoen bilduma
4179
MIMITOS PARAFARMAZIA
Saski bat umeentzako oinarrizko produktuekin
1631
MOTOR NERVION
IAT (ITV) aurreko azterketa
4000
MOON ARROPA-DENDA
Poltsoa
5380
MULTIOPTICAS OPTIKA
Eguzkitarako betaurrekoak MO markakoak
0725
RITI ILE-APAINDEGIA
Saski bat ile-apaindegiko produktuekin
2283
SURYA ONGIZATE ZENTROA
Masajea Hawaiiko harriez
2830
TAHONA LA BOUTIQUE
15 egunez txapata-ogia
2372
TALLERES FUENTES
Olio aldaketa autoari
4865
TOÑI ARRANDEGIA
Legatz pare bat
2908
TRENPEA ARROPA-DEND
30 euroko opari txartela
0220
TRENPEA ARROPA-DEND
30 euroko opari txartela
4800
TXANTXIKU TABERNA
Hanburgesa patatekin
1958
TXIKITAS MERTZERIA
Saski bat umeentzako produktuekin
1122
VALLE DE AYALA HOTELA
Gau bat Arakaldoko Errekagain hotelean

2019/03/01


Laster berriz ipiniko dugu martxan Laudio udalak antolatutako Euskara, Sari Ziurra kanpaina, Laudio Herrian eta bereziki merkataritza arloan, euskararen erabilera sustatzeko. Seigarren edizioa da oraingoa eta 81 parte-hartzaile ditu. Kanpaina martxoaren 28an abiatuko da eta apirilaren 11ra arte eskuratu ahal izango dira boletoak. Ohi den bezala, Dolumin Barikuan, kasu honetan apirilaren 12an, sarien zozketa publikoa egingo da Herriko plazan, goizeko 11:30ean.

Beraz, anima zaitezke Laudioko komertzio eta tabernetan euskaraz kontsumitzera, sari ederrak dituzuelako zuen zain!



1971 jantzi-denda, Aiarabike bizikleta-denda, Ais botika, Albizua harategia, Aldama arrandegia, Aldatz taberna, Ana Mari urdaitegia, Animis ile-apaindegia, Apill, Arrañope taberna, Arkade opariak, Arza harategia, Bit@Byte informatika-denda, Biribil pizzeria, Cafe bar Gorka taberna, Can-Can jantzi-denda, Carlos arrandegia, Dastaketa gozoki-denda, Disdira argazki-denda, Ederki taberna, Egoki fisioterapia,Enean ile-apaindegia, Ertza taberna, Eskuza harategia, Eusko PC informatika zerbitzuak, Ez&By jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Gorbea taberna, Goxotxu okindegia, Huts taberna, Iluntze taberna,Indriska taberna, Irrintzi euskal jantzi-denda, Irudi argazki-denda, Iñaki-Ford tailerra, Iza okindegia, Jana ile-apaindegia, Juan tapizeria, Karam zapata-denda, Kiden osasun eta kirol zentroa, kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, kukuma jantzi-denda, Latiorro supermerkatua, Lambarri bitxi-denda, Laudioko AEK euskaltegia, Laurak taberna, Legatza arrandegia, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Mastercopy paper-denda, Memento kafea eta txokolatea, Migola zapata-denda, Mimitos haurrentzako parafarmazia, Momidel-la mertzeria, Monai jantzi-denda, Moon osagarri denda, Motor Nervión konponketa tailerra, Multiopticas optika, Optica Luyando optika, Olympus kirol-denda, Quintana gozoki-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia, Surya ongizate zentroa, Tahona la Boutique okindegia, Toñi arrandegia, Trece arropa-denda, Trenpea jantzi-denda, Txantxiku taberna, Txikitas jantzi-denda, Tximeleta jantzi-denda, Ugarte taberna, Unan jantzi-denda, Valle de Ayala hotela, Zaunka albaitaritza, Zuentzat okindegia.

2019/01/01

Nerbio harategia, harategi euskaldun

Laudioko merkataritza eta ostalaritzarako euskara egitasmoak kide berria du joan den astetik aurrera: Nerbioi harategia. Harategi honetan produktu goxoak eta ezohizkoak erosteko aukera izango dute bezeroek eta horrekin batera, euskarazko zerbitzua jasotzeko ere bai. 

Euskarazko kartelak ere laster izango ditu ikusgai, zeren zain zaudete????????????????????