2017/12/04

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI 2017 KANPAINAREN AMAIERA

Gaur banatu dituzte Laudioko udalak, Ahize hizkuntza aholkularitzak eta Berriak antolatutako  Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari kanpainako sariak. Bertan sari hauek banatu dituzte:
- Argazki onenari saria: Leire Urquijo. Argazki kamera, 200 euro Laudioko komertzioetan gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Bozkatu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea: Cristina Molina. 100 euro Laudioko komertzioetan gastatzeko eta Berriaren asteburuko harpidetza irabazi ditu.
- Laudioko Berrialagun diren dendetan 1.000 euro gastatzeko txekea, Inmaculada Mendietak irabazi du.
- 500 euro Berria egunkarian publizitatean gastatzeko saria Irrintzi Euskal Jantzi dendak irabazi du.
Argazkian, Natxo Urkixo Laudioko alkatea, Felix Mugurutza Laudioko euskara teknikaria, Arrate Arbaitza Ahizeko teknikaria eta Andoni Alvarez Berrialaguna arduraduna ageri dira irabazleetako batzuekin batera.