2016/11/28

EGIN ARGAZKIA EUSKARARI!


Laudioko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu enpresetarako planaren barruan kanpaina berria ipiniko dugu martxan Abenduaren 3tik aurrera eta  horretarako, argazki lehiaketa polit batean parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu. 

"Egin argazkia euskarari!" izena jarri diogu eta bere helburua, Laudioko denda, taberna eta negozioetako hizkuntza paisaian euskararen erabilera areagotzea da.

Oinarriak ikusteko hemen sakatu baino ez duzu egin behar!

http://laudiokomoz.blogspot.com.es/p/egin-argazkia-euskarari.html



2016/10/13

GARAGARDOAREN SEKRETUAK

Euskal Herrian garagardoaren kultura hedatzen ari da, gero eta pertsona gehiago dira edari hau kontsumitzen dutenak, eta garagardoa ekoiztera dedikatzen diren kooperatiba eta enpresa txiki ugari sortu da. Badira etxean bertan produktu hau ekoiztera animatu direnak, horretarako webgune, denda txiki eta kooperatibetan, beharrezkoa duzun informazio guztia emateaz gain, oinarrizko azpiegituraz hornitzen zaituzte.

Asko hitz egin daiteke produktu honi buruz. Informazio gehiago www.lupulu.com, www.zerbeer.com edo garagardoahotsa.blogspot.com webguneetan eskuratu daiteke, besteak beste, garagardoaren historia, ekoizpena eta kontsumoaren inguruko datuak kontsultatu daitezke.

Garagardoa ondo zerbitzatzeko gomendioak:
  • Zerbitzatu aurretik edalontzia edo kopa urarekin freskatu.
  • Lehen kolpea baztertu.
  • Hasieran apur bat makurtu eta ondoren edalontzia edo kopa zuzen ipini.
  • Azkenik, soberan geratzen den bitsa bota.

Laudion garagardo goxo batez gozatzeko eta euskarazko zerbitzu atsegin bat izateko, taberna hauetara joan liteke:

Azoka, Berezi, Blanco, Drumgorri, Ederki, Eguzki, Gorbea, Huts, Iratxo, Keska, Laurak eta Ugarte tabernak.

 

2016/09/29

OPOR OSTEKO DEPRESIOA

Uda igaro da ia eta orain gure ohiko erritmora itzultzeko garaia da. Udazkenaren ateetan gaude dagoeneko eta depresioa sortzen zaigu, urduritasun berezi bat, garaiko normala dena, baina zelan egin ahal diogu aurre? Hemen gomendio batzuk:
  • Laneko erritmoarekin era lasaian hasi, erritmo lasaia hartu eta gero erritmo altuagoarekin jarraitu. Era berean, saiatu lan atseginetatik hasten.
  • Bazkaltzeko edo atsedenaldietako denbora aprobetxatu atsegin duzun jarduera batera itzultzeko edota famili eta gizarte harremanetarako.
  • Behar bezala lo egin, zortzi ordu inguru.
  • Ordutegi erregularrak mantendu, bai egunean zehar, bai ohera joateko eta ohetik altxatzeko orduetan.
  • Ez eraman lanik etxera, berton utzi.
  • Ariketa fisikoren bat egin, ahal bada egunero.
  • Egin ditzakezun jarduerak aukeratu eta prestaturik ez zaudenen kasuan, delegatu.
  • Jarrera errealista eta proaktiboa mantendu.
  • Erlaxazioa erregularki praktikatu eta pentsamendu desegokiak edo antsietatea sortu ahal dizkiguten ideia irrazionalak baztertu.
Gomendioez gain badaude produktu natural ugari ongizaterako erabili ahal ditugunak eta momentu ahul hauetan lagungarri direnak, baita terapia egiten duten zentro eta pertsonak. Laudioko merkataritza planean, guzti honi hobeto aurre egin ahal izateko zentro eta establezimendu ezberdinak ditugu:
Satya Yoga eskola, Egoki fisioterapia, Belen psikologoa, Lur belar-denda, Osaketa zentro-medikoa eta kiden Kirol eta osasun zentroa.


2016/08/30

Euskararen Gala 2016

kaixo lagunok,
Laster, urtero bezala, Euskal merkatarien Gala ospatuko dugu. Aurten irailaren 30ean, barikuan, egingo dugu, eguerdiz eta Euskal Jaiko bezpera izanik. Planean zaudetenoi eskerrak emateko bazkari bat antolatu dugu Zeru Txiki Txokoan, Pruden Aldaiturriaga sukaldari laudioarrak prestaturikoa. 14:00an hasiko da eta 16:00ak arte gutxi gorabehera luzatu. Txartelak 10 euroan eros ditzakezue irailaren 12tik 27ra bitartean ohiko telefonora deituta 662303756. Animatu!


Animaros a la Euskararen Gala 2016! Comeremos en el Txoko Zeru Txiki un menú especial preparado por el cocinero de Laudio Pruden Aldaiturriaga. Viernes 30 de septiembre a las 14:00, víspera de la Euskal Jaia. Para comprar los tickets sólo tenéis que llamar al número habitual 662303756, ya que nosotros mismos os los haremos llegar a vuestro negocio.

2016/06/28

ERREZETAK

Oraingoan, menu goxoa prestatzeko errezeta bi proposatu nahi dizkizugu:


Lehenengoa: Haragi paella


4 lagunentzako osagaiak:

- 300 gramo arroz
- Oilasko-papar erdia
- Lau oilasko-izter
- Piper berde eta tipula bana
- 400 gramo txerri-saiheski
- Azenorio eta porru bana
- Piper gorri erdia
- 2 berakatz-ale eta 2 limoi
- Edalontzi erdi ardo zuri eta litro eta erdi ur
- Oliba-olioa eta gatza
- Piperbeltza
- Azafraia eta perrexila

Nola egin:

Zatitu saiheskia eta oilasko-paparrak eta bota gatza eta piperbeltza. Izterrei ere bota gatza eta piperbeltza. Gorritu okela eta kendu sutik. Bota lapikora eta gorde geroko.

Xehatu barazkiak, frijitu lapikoan eta bota gatza. Gorritzen hasten direnean, erantsi ardoa eta okela. Irakin eta gero bete urez eta utzi sutan ordu erdiz. Ondoren, bereizi okela eta salda.

Bestalde, lapiko batean, sueztitu arroza eta azafraia. Bota arrozari irakiten egon den salda (salda-kantitatea arroz-kantitatearen hirukoitza izan behar da), erantsi okela eta barazki gisatua eta utzi sutan 18-20 minutuz. Estali zapi garbi batekin eta utzi geldirik minutu batzuk. Kendu zapia, jarri limoia gainean erditik zatituta eta erantsi perrexil-adar bat; ondoren, zerbitzatu.

Bigarrena: Bakailaoa saltsan


                                                          


4 lagunentzako osagaiak:

- 8 bakailao puska
- Oliba-olioa
-2 berakatz-ale
-3 koilaratxo perrexil xehatu
- Bakailaoa beratzeko erabilitako ura
- Piper berdea

Nola egin:

kendu hezurrak bakailaoari eta lehortu zapi batekin.

Jarri lapikoa (ahal dela buztinezkoa) sutan oliarekin eta berakatzekin. Berakatzak gorritutakoan, kendu lapikoa sutik eta itxaron olioa epeldu arte. Erantsi perreil xehatua eta jarri bakailao-puskak azala gora begira dutela.

Jarri lapikoa sutan eta mugitu. Irakiten hasi aurretik, kendu sutik eta erantsi ura apurka-apurka, lapikoa mugitzeari utzi barik. Egizu gauza bera hiru aldiz.

Bitartean, beste zartagin batean, piper berdea frijituko dugu, zati txikietan moztuta.

Irabiagailu batean, sartu piper berdea, bi koilarakada perrexil eta bakailao-saltsa. Horri guztiari erantsi bakailaoa beratzeko erabilitako koilarakada bat ur eta irabiatu. Bota saltsa hori bakailaoari pixkanaka eta jarri sutan minutu batzuez, lapikoa mugitzeari utzi barik.

Non erosi jakiok prestatzeko osagaiak? bada, Laudioko merkataritza-planaren barruan denda hauek guztiak ditugu, produktuen kalitate ezin hobea bermatzen dutenak:

Arza harategia, Albizua harategia, Mari Paz Urdaitegia, Ana Mari Urdaitegia, Eneko arrandegia, Toñi arrandegia, Legatza arrandegia, El Coral arrandegia, Iñasier bakailao-denda, Aiala fruta-denda eta Josu fruta-denda.

2016/06/02

FAMILIA OSPAKIZUNAK

Ekainean, familia-ospakizunak ugaritu egiten dira, eta horietan bereziki zaintzen dugu gure itxura: orrazkera, aurpegiera, janzkera...Askotan ospakizunok aitzakia bihurtzen dira, normalean egiten ez ditugun gauzak egiteko, esaterako: arropa berria erosi, ilean zerbait berezia egin edo, gure larruazala politago edukitzearren, solarium batera jo eta UVA izpiak jaso. Askok ez dituzte gustuko familarteko ospakizunak, baina gehiengoarentzat ondo pastzeko aukera paregabea dira, eta ez dute inolako arazorik haiekin loturiko zerbitzuetan dirua gastatzeko, plazerak plazer!

Laudioko merkataritza planaren barruan, ospakizunetara dotore joan zaitezen, hainbat ile-apaindegik eta estetika eta edertasun-zentrok euskarazko zerbitzu egokia eskain diezazukete:

Animis, Baias, Enean, Jana, Jasone, Kizkur, Otaola eta Riti ile-apaindegiak, Eztia eta kresala edertasun eta ongizate -zentroak.





2016/03/28

NOLA PRESTATU KAFE ONA

Plazeren munduan murgildu gara, kafea, milaka pertsonek egunero kontsumitzen duten edari hori, behar bezala prestatzeko aholku bila. Hala, prozesua arrakastatsua izateko gakoak hauek direla esan genezake:

Onena, dudarik gabe, kafea momentuan bertan ehotzea, kontuan hartuta kafe guztiak ez direla modu berean ehotzen. Horretan, aditu guztiak bat datoz.

Bestalde, makina ondo gabitu eta geratzen diren kafe-hondakinak kendu behar dira. Komenigarria da iragazkia kafea egiten den bakoitzean aldatzea.

Esnerik botaz gerto ez da gehiegi berotu behar, beerezko propietateak galtzen baititu.

Adituek aholkatzen dute katilu konikoak erabiltzea, kafe krematsua lortu nahi izanez gero.

Horregatik eta beste hainbat faktorerengatik, adituek diote kafea egitea ezin dela edonoren esku utzi, gure bezeroa liluratuko badugu. Kafe ona egitea ez da hain erraza, eta nork bere estiloa izan dezake, baina betiere hainbat xehetasun kontuan hartuta. Horixe erakutsi nahi izan dugu artikulu honetan.

Laudioko tabernek, nola ez, badakite kafe goxoak prestatzen. Merkataritza-planaren barruan dauden hauetara gerturatu eta kafea dastatu besterik ez duzu egin behar:

Aldatz, Arrañope, Bazter, Gorka, Gozo-toki, Haitzulo Barri, Ilargi, Iluntze,  Indriska eta Lauri tabernak.

2016/03/18

EUSKARA, SARI ZIURRA KANPAINAKO SARIDUNEN ZERRENDA

NORK
ZER
NORI
AIS BOTIKA
Saski bat dermoestetika produktuekin
4721
 AIS BOTIKA
Saski bat dermoestetika produktuekin
0123
  ARKADE OPARIAK
Loreontzi bilduma
1340
ARZA HARATEGIA
8 odoloste eta 2 txorizo
3173
BITE & BYTE
Webcame
4171
BITE & BYTE
Webcame
2102
ENEAN ILE-PAINDEGIA
Look aldaketa (ilea moztu, orraztu, makilajea…)
3762
ESTETIKA KRESALA
Pedikura
2581
ESTETIKA KRESALA
Pedikura
5989
ESTETIKA KRESALA
Manikura esmalte erdiraunkorrarekin
0710
EUSKO PC INFORMAT.
Teklatua + Logitech harigabeko sagua
9848
EZ & BAI JANTZI-DENDA
30 euroko opari txartela
7298
EZTIA OSASUN ZENT.
Estresaren kontrako masajea
4101
GOXOTXU OKINDEGIA
Tarta bat
9713
ILUNTZE TABERNA
Hiru botila Magnum Villadiezmo kriantza
5413
IÑAKI TAILERRA
Ford Motorcraft errebisioa olioarekin
1314
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
4134
IZA OKINDEGIA
Saski bat okindegian egindako produktuekin
7301
JANA ILE-APAINDEGIA
Ile kurrikak
4232
JANA ILE-APAINDEGIA
Ile kurrikak
2385
 
JANA ILE-APAINDEGIA
Ile lisagailua
5094
KIDEN GIMNASIOA
Jarduera aerobikoak praktikatzeko doako hilabetea
1138
 
LANBARRI BITXI-DENDA
Pare bat erloju
8696
LAUDIOKO AEK
2016-2017 ikasturterako matrikula
3800
LAUDIOKO AEK
2016-2017 ikasturterako matrikula
3370
LUR BELARDENDA
Jaki ekologiko lotea
3573
MIMITOS PARAFARMAZIA
Saski bat umeentzako oinarrizko produktuekin
1096
MOTOR NERVION
ITV/IAT aurreko errebisioa
3951
MULTIOPTICAS OPTIKA
Eguzkirako betaurrekoak MO markakoak
5200
POLLITOS JANTZI-DENDA
Jantzia
7333
RITI ILE-APAINDEGIA
Saski bat ile-apaindegiko produktuekin
1430
TAHONA LA BOUTIQUE
15 egunez txapata bat
4020
TALLERES FUENTES
Olio aldaketa autoari
8397
TRENPEA
30 euroko opari txartela
3650
TRENPEA
30 euroko opari txartela
9780
TXIKITAS MERTZERIA
Saski bat umeentzako produktuekin
1322
VALLE DE AYALA H.
Gau bat Arakaldoko Errekagain hotelean
5363
ZUHAITZA LIBURUD.
Kirol poltsa
3378