2019/11/07

EUSKARAREN INTEGRAZIOA ERAKUSLEIHOAN


Aurten ere euskarak badauka kategoria berezia Laudioko erakusleiho lehiaketan, Euskararen Integrazioa Erakusleihoan sariarekin. Bertan parte hartzeko, APILLen izena eman, eta gutxienez euskarazko zazpi hitz biltzen dituen esaldi bat ipini beharko da erakusleihoan. Komertzio sarituak, asteburuko ihesalditxoa eta oroitarri polit bat eskuratuko ditu. Anima zaitezte eta bete euskaraz zuen erakusleihoak!