2017/11/26

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI 017 ARGAZKI FINALISTAK

Lotura honetan aurtengo argazki lehiaketako finalistak topatuko dituzue, bozkatu eta 100€-ko bonoa irabazi ahal izango duzue, Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko: https://www.facebook.com/LaudiokomozEuskaraz/

2017/11/20

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI AZKEN TXANPA

Gaur, azaroak 20, azken eguna da lehiaketarako argazkiak bidaltzeko. Oraindik arratsalde osoa dago argazkiak egiteko, beraz, ez ahaztu eta bidal itzazue egin dituzuen argazki polit horiek!

2017/11/15

EROSI LAUDION ETA EGIN ARGAZKIA EUSKARARI

Dagoneneko bi aste pasa dira lehiaketa hau martxan jarri zenetik eta hasi gara argazki batzuk jasotzen. Oraindik astebete geratzen da argazkiak egiteko, beraz, animo oraindik ezer bidali ez duten horiei eta gogoratu euskara eta merkataritza lotzen dituen edozein argazki izan daitekeela baliagarri. Hortaz, ez ahaztu argazkiak bidaltzea, egin argazkia euskarari, Laudio herrian badagoelako aukera!