2021/12/23

Irusta lurrin-denda aurtengo saritua!

Aurten Irusta lurrin-dendak jaso du Euskararen Integrazioa Erakusleihoan kategoriako saria, erakusleiho polit batekin. Sari banaketa abenduaren 22an egin da Amurrioko Antzokian. Irabazleak 300 euroko bonoa jaso du Laudioko komertzioetan kontsumitzeko eta plaka polit bat ere bai. Laugarren urtea da saria entregatzen duguna eta aurtengoan 13 establezimenduek hartu dute parte lehiaketan, egitasmoarentzat ezinbestekoa den lan bat eginez: Hizkuntza paisaiaren euskalduntzean laguntzea. Berriz ere oso pozik gaude establezimendu hauek egin duzuen esfortzuagatik eta biziki eskertzen dizuegu. 

ZORIONAK IRUSTA!!!!!!!



2021/12/14

Euskara erakusleihoetan

Aurtengoa laugarren urtea da Laudioko Erakusleiho Lehiaketan Euskararen Integrazioa Saria banatzen dugula. Kategoria hau sortu genuen herriko hizkuntza paisaia euskalduntzen laguntzeko pizgarri gisa eta oso ondo funtzionatzen ari da. Hemen, aurtengo lehiaketan erakusleihoak mezu euskaldunez bete dituzten hainbat establezimendu. Eskerrik asko benetan herria euskarazko esaldiez betetzeagatik, horregatik bakarrik danok merezi duzue eta saria!



















2021/12/11

El Valle Kafetegia

El Valle kafetegiak ere Laudioko merkataritza egitasmoan parte hartzea erabaki berri du, eta ostiral honetan sinatu du oinarrizko konpromisoa udalarekin.
Zorionak eman nahi dizkiogu eta espero dugu hemendik aurrera lankidetzarako aukerak zabaltzea.
Ostalaritzan gero eta gehiago dira merkataritza egitasmora gehitzen ari diren lokalak eta hau oso albiste hona da Laudion euskararen erabilera sustatze aldera eta baita hizkuntza paisaian duen eraginagatik.
 


2021/12/03

Avenida kafetegia eta Aiala bideoetxea egitasmoarekin bat

Gero eta gehiago dira Laudioko merkataritza euskalduntzeko egitasmoan parte hartzen duten establezimenduak. Horrela, aste honetan, Avenida kafetegiak eta Aiala bideoetxeak erabaki dute eurak ere egitasmo honetan lagundu nahi dutela, eta horretarako konpromisoak sinatu dituzte udalarekin. Ohiko euskarriez gain, metakrilatoak ere ikusgai jarri nahi dituzte, bezeroak euskaraz hitz egitera animatzeko.