Hemen kukuma jantzi-dendak sortutako erakusleiho polita eta originala, bere euskarazko esaldiarekin:
2025/12/16
2025/12/11
2025/12/10
ERAKUSLEIHOAK EUSKARAZ
Dagoeneko hasi gara Laudioko kaleetatik euskarazko mezuekin hornitutako erakusleihoak ikusten. Argazkian Charol jantzi-dendak jarritakoa eta lehena gure komertzioak argiztatzen.
2025/12/05
ERAGILE AKTIBOENEN SARITZEA
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, une honetan merkataritza egitasmoan dauden bi eragile aktiboenak saritu genituen; Jana ile-apaindegia eta Aldama arrandegia. Otzara eta plaka bana eman zitzaien establezimendu hauetako jabeei. Horrez gain, eskerrak ematen dizkiegu egitasmoko eragile guztiei euskararen normalkuntzaren alde egindako lanagatik. Eta datorren urtean ere sariak banatzen jarraitzea espero dugu.
2025/12/02
2025/11/24
2025/11/19
2025/11/13
2025/11/11
2025/11/10
2025/10/08
KARTELAK ETA EUSKARRIAK
Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako egitasmoan dauden entitateentzako era guztietako kartelak eta euskarriak euskaratzen ditu Udalak. Zerbitzu hau edozein unetan erabil dezakezue egitasmo honetan parte hartzen duzuen entitateek. Beraz, behar izanez gero eskatu besterik ez duzue egin behar ohiko bideak erabilita eta ahal bezain laster helaraziko zaizkizue euskarri horiek. Hemen ikusgai iaz egindako batzuk👇👇👇
2025/06/16
KIZKUR ILE-APAINDEGIAN EUSKARAZ!
Kizkur ile-apaindegian egon gara berriki. Hemen ere, euskarazko zerbitzua eskaintzen dute aspaldidanik, baina euren iritziz azken urteotan eta batez ere egitasmoan daudenetik asko igo zaie bezero euskaldunen kopurua. Bertako langilea den Janirek adierazi digu berarentzako ez dela batere zaila euskaraz hitz egitea bezeroekin eta oso modu naturalean egiten duela. Alazne, ile-apaindegiko beste langilea, belarripresta da, oraindik ez da ausartzen bezeroekin hitz egitera, baina den-dena ulertzen du arazo barik.
Janirek hala eskatuta, metakrilato berria egin zaio ile-apaindegian erakusgai izateko.
https://www.facebook.com/reel/1272189880909600
2025/05/29
INMA FÉRNANDEZ DE ZUAZORI ELKARRIZKETA
INMA FERNÁNDEZ DE ZUAZO-ANIMIS ILE-APAINDEGIA (Bilbo-1968)
Kaixo Inma, egun on, zuk urte asko daramazu merkataritza egitasmoan eta nahiz eta maila baxuko konpromisoa izan, gauza ugari egin dituzu,ezta?
Bai ni saiatzen naiz euskaraz dakidan apur hori esaten bezeroei eta horrez gain kartel batzuk ere euskaratu ditut ile-apaindegietako produktu eta tratamenduak iragartzeko.
Euskara ikastaroetan ere parte hartu zenuen bere momentuan, balio izan dizu bezeroekin euskara apur bat hitz egiten hasteko? Gomendatuko zenieke besteei horrelako ikastaroetan parte hartzea?
Bai, euskaltegian egon nintzen eta 4.mailara arte ailegatu nintzen, oso gustura egon nintzen euskara ikasten eta orain zertxobait hitz egiteko gai naiz. Hala egiten dut ile-apaindegira datozen irakasle batzuekin. Horregatik jendea animatuko nuke horrelako ikastaroetan parte hartzera, eta ni neu ere joango nintzateke berriz euskaltegira denbora izango banu, baina orain ezinezkoa zait.
Eta "Hazka eta irabazi" kanpainak zer onura ekarri dizu? Horrelako kanpainak beharrezkoak direla uste duzu?
Bezeroak poztu egiten dira hitz batzuk esatearen truke oparitxoak jasotzen dituztenean eta hori nire negozioarentzat onuragarria da. Nire ustez kanpaina hau eta beste batzuk oso garrantzitsuak dira kaleko erabilera sustatzeko. Zeren eta kalean euskara gehiago erabiliz gero, nik bezalako pertsonek gehiago ikasiko lukete, hitz egiteko gaitasun handiagoa izango genuke eta horrela gizartea bere osotasunean gehiago euskaldunduko litzateke.
Ahaztuta neukan baina ikusi dut "nirekin euskaraz baina astiro" formatoko metakrilatoa oraindik baduzula ile-apaindegian, ze puntutaraino zaizu erabilgarria?
Ba bai ondo dago zeren eta batzuetan jendea etorri zait oso azkar hitz egiten eta orduan nik argazkia erakutsi eta esaten diet euskaraz badakidala, baina astiro hitz egin behar didatela ikasten ari naizelako, eta horrek asko lasaitzen nau.
Milesker tartetxo hau eskaintzeagatik Inma eta ondo segi!
2025/05/23
Pelukas ile-apaindegia
Pelukas ile-apaindegia dugu egitasmoan sartu den azken entitatea, Barra Barra kanpainan ere parte hartuko du eta dagoeneko maila ertaineko konpromisoa sinatu du Udalarekin, irudia eta komunikazioaz gain, bezeroekin euskaraz hitz egiteko.
Behean Pelukas ile-apaindegian ipini berri duten metakrilatoa👉
LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!!😍😍😍
2025/05/07
Astelehenean entregatu zaio 300 euroko bonoa Argiñe Aldekoari, merkataritza euskalduntzeko egitasmoan sartuta dauden establezimenduetan kontsumitzeko. Laudion euskaraz kontsumitzeak saria dauka, kasu honetan sari ederra!
Zorionak berriz ere Argiñe eta gozatu saria, benetan eskertzen dugu zure interesa eta parte hartzea, baita beste guztiona ere!!!!
2025/04/23
"EUSKARA, SARI ZIURRA" ZOZKETA
Argiñe Aldekoa Plazaola andereak irabazi du 300 euroko bonoa aurtengo "Euskara, Sari Ziurra" kanpainari amaiera emateko zozketan. Udaletxean egin zen zozketa, Dolumin Barikuan, goizeko 9:30ean eta laster egingo zaio sariaren entrega. Zorionik beroenak gure irabazleari!!!!👏👏👏
2025/03/17
EUSKARA, SARI ZIURRA 2025
Urteak daramatzan kanpaina hau berriz jarri da martxan gaurtik aurrera eta hiru astez. Aurtengoa berrikuntza batekin etorri zaigu, izan ere, sari zuzena ez duten boletoek 300 euroko bono baten zozketan parte hartzeko aukera izango baitute, merkataritza egitasmoaren barruan dauden establezimenduetan kontsumitzeko. Zozketa Dolumin Barikuan egingo da ohi bezala, aurten apirilaren 11an, goizeko 9:30ean. Gaurtik aurrera, beraz, 2.636 sari izango dira zuzenean eskuragarri kanpainan parte hartzen duten 41 establezimenduetan:
Aiarabike bizikleta-denda, Aiaraldea kooperatiba, Aldama arrandegia, , Arza harategia, Bit@Byte informatika-denda, Carlos arrandegia, , Disdira argazki-denda, Egoki fisioterapia, El lio taberna, Ez & Bai jantzi-denda, Eztia estetika eta edertasun zentroa, Fuentes konponketa tailerra, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Gorka taberna, Gorobel kirol gunea, , Gozo toki taberna, Huts taberna, Indriska taberna, Iñaki-Ford tailerra, Jana ile-apaindegia, Juan tapizeria, Karam zapata-denda, kizkur ile-apaindegia, Komunik diseinu-agentzia, kot jantziak, Lur belar-denda, Luyando optikoak, Migola oinetako-denda, , Multiopticas optika, Nare ile-apaindegia, Olympus kirol-denda, Reguera pinturak, Riti ile-apaindegia, Roiz oinetako-denda, Surya ongizate zentroa, Toñi arrandegia, Trece jantzi-denda, Txikitas mertzeria, Tximeleta jantzi-denda, Unan jantzi-denda.
ANIMA ZAITEZ ETA ESKATU EUSKARAZ!!!!!!!

.png)


.png)
.png)
.png)

.png)
.png)






