Abenduan zabaldu berri duen Happy arropa-dendak bat egin du merkataritza egitasmoarekin eta oinarrizko mailako konpromisoa sinatu du, euskararen erabileran apurka-apurka aurrera pausuak ematen joateko. Orain dela gutxi, ordutegia berritu du eta bestelako kartel batzuk ere ele bitan jarriko dituela adierazi digu. Benetan pozik gaude denda berri honek egindako lanarekin!!!