Toñi arrandegian euskarazko zerbitzua eskaintzen dute, eta gero eta jende gehiago doakie euskaraz mintzatzen. Euren esanetan, eragin handia izan du hitz egiten hasteak, behin hasita eta bezeroek ikusiz gero euskarazko zerbitzua posiblea dela, gero eta gehiago dira hurbiltzen hasi zaizkien bezero euskaldunak.
Prozesu horretan ere oso lagungarriak izan zaizkie euskaldun gisa identifikatzen dituzten metakrilatoak eta bestelako euskarazko euskarriak: ordutegia, arrainen izenak jasotzen dituzten kartelak...