Ekainean,
familia-ospakizunak ugaritu egiten dira, eta horietan bereziki zaintzen dugu gure itxura: orrazkera, aurpegiera, janzkera...Askotan ospakizunok aitzakia bihurtzen dira, normalean egiten ez ditugun gauzak egiteko, esaterako: arropa berria erosi, ilean zerbait berezia egin edo, gure larruazala politago edukitzearren, solarium batera jo eta UVA izpiak jaso. Askok ez dituzte gustuko familarteko ospakizunak, baina gehiengoarentzat ondo pastzeko aukera paregabea dira, eta ez dute inolako arazorik haiekin loturiko zerbitzuetan dirua gastatzeko, plazerak plazer!
Laudioko merkataritza planaren barruan, ospakizunetara dotore joan zaitezen, hainbat ile-apaindegik eta estetika eta edertasun-zentrok euskarazko zerbitzu egokia eskain diezazukete:
Animis, Baias, Enean, Jana, Jasone, Kizkur, Otaola eta Riti ile-apaindegiak, Eztia eta kresala edertasun eta ongizate -zentroak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina