2017/03/06

EUSKARA, SARI ZIURRA 2017

Laudio Udalak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako planaren barruan, "Euskara, sari ziurra" kanpainaren laugarren urteari hasiera emango dio martxoaren 24an.
Kanpaina honen helburu nagusia da, kontsumitzaile eta dendari / tabernarien artean, euskararen erabilera sustatzea.
Aurtengoan, 82 establezimenduk hartuko dute parte, eta 33 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (apirilaren 7an), Herriko Plazan, goizeko 11:30ean. Horrez gain, 5.925 sari izango dira zuzenean eskuragarri hainbat establezimendutan jaso ditzakezuen txarteletan. Betiere, euskaraz kontsumitzen duen bezeroarentzat, baita saiatzen denarentzat ere. Karrakatu eta har ezazu zeure saria!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina