2017/04/24

ZERI ERREPARATU ETXEA ONDO IZATEKO?



Mila gauza izan behar ditugu kontuan etxea ondo izateko, xehetasun txiki bezain garrantzitsuak, hala nola, altzariak, egituraren beraren egoera ona...
Denok egon nahi dugu gustura, jakina; horretarako, noizean behin, begirada orokorra bota eta hondaturikoak berritu edota falta zaizkigunak erosi behar izaten ditugu.
Etxean eraberritze-lan handia egin nahi izanez gero, onena da arkitekto-talde aproposarekin harremanetan jartzea, proiektu polita egin eta nahi duzuna lortzeko aholku eman diezazuten.
Halere, gure kabuz ere egin ditzakegu gauza txikiak, profesionalak izan ez arren, ondo gera daitezkeenak. Esate baterako, hormak margotu: aldaketa txiki batek bestelako itxura eman diezaioke zure etxeari. Edo altxariak aldatu, modernoagoak jarri.
Arazo fisikorik baduzu, etxetresnak edo etxeko guneak alda edota molda ditzakezu, zure beharretara egoki daitezen: dutxa bereziak, zenbaki handiko telefonoak, ohe ortopedikoak...
Gogoratu, halaber, aseguru-etxeek hobekuntzak egiteko aukerak ematen dizkigutela: beraz, gainbegiratu kontratatuta duzun asegurua eta hasi, ahalik eta azkarren, etekinak ateratzan.
Laudioko merkataritza-planaren barruan, badaude hainbat negozio apropos zure etxea berritzen edo ondo izaten laguntzeko, bai eta horretarako aholkularitza emateko:
Elkarlan aholkularitza eta aseguruak, Mercedes Isusi aseguruak, Arkitektura lantaldea, Decoraciones Llodio, Reguera pinturak eta bernizak, Ecomobel-Estilo altzari-denda, Garaio altzari-denda, Garayo burdindegia, Goar burdindegia, Baimen etxetresnak eta Mingorri laguntza teknikoak.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina