2026/01/30

HI MUGI FISIOTERAPIA ZENTROA

2026ko hitzarmenkide berria dugu fisioterapia zentro hau. 2020an hasi ziren lanean, eta orduz geroztik lan handia egin dute euren zentroan bezeroak euskaraz artatzeko. Orain, beste urrats bat emateko prest agertu dira eta horretarako, udalarekin maila goreneko konpromisoa sinatzea erabaki dute, bezeroez gain langileen artean ere euskararen erabilera handitzeko erronkarekin. Hala adierazi digu behintzat Andere Ugarrizak, zentroko langile eta zuzendariak.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina