Laster emango diogu hasiera aspalditik antolatzen dugun kanpaina honi, martxoaren 1ean zehazki hasiko dira parte hartzaile diren establezimenduetan boletoak banatzen euskaraz kontsumitzen duten bezeroen artean. Urtero bezala, hiru astez egongo da kanpaina indarrean, martxoaren 1etik 22ra bitartean, eta Dolumin Barikuan, martxoaren 27an, 300 euroko bonoa zozkatuko da izena eman duten pertsona guztien artean, hitzarmenkide diren entitateetan kontsumitzeko. Kanpainaren helburua, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan euskararen erabilera areagotzea eta sustatzea da eta era berean, euskaldunak diren bezeroak saritzea. Espero dugu aurten ere, ohi bezain arrakastatsua izatea.
LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina