2025/03/04

BEGOÑA GONZALEZI ELKARRIZKETA

BEGOÑA GONZALEZ-CARLOS ARRANDEGIA (Bilbo,1975)

Egun on, Bego, zer moduz, ondo?
Ondo bai.
Bueno, zuen arrandegiak badaramatza hainbat urte funtzionamenduan, ezta?
Bai, nik esango nuke 20 urte edo gehiago daramatzagula, baina ezin dizut zehazki esan. Behean hasi ginen, hemen azokan, eta denboraldi batez ere negozioa itxi behar izan genuen arrazoi pertsonalengatik, baina gero gora joateko aukera izan genuen, eta ez genuen zalantzarik izan aldatzeko. Hemen goian erosoago gaude eta irisgarritasuna ere askoz hobea da jendearentzat.


Zergatik sartu zineten merkataritza egitasmoan? Nola ikus zenuten euskarazko zerbitzua eskaintzearen beharra?
Ba zuengatik izan zen, bisitan etorri zinetelako eta zuei esker izan genuen egitasmoaren berri. Eta une horretan guk uste izan genuen bagenuela gutxieneko gaitasun bat bezeroei euskarazko zerbitzua eskaintzeko. Orduan, zergatik ez egitasmoan parte hartu?
Zure euskara maila Bego justutxua dela esan genezake, oinarrizko maila daukazu, momentuz, baina hala ere gai zara bezeroak euskaraz artatzeko, ezta?
Bai bai, ni belarripresta naiz, baina gutxieneko ezagutza batzuekin gai naiz bezeroekin euskaraz egiteko eta hori egiten dut. Elkarrizketa sakon bat ezingo nuke eurekin mantendu, baina produktua saldu, agurrak, prezioa eman...bai noski.
Orain dela pare bat urte eta zuk egindako eskaera izan zen, bezeroekin euskaraz aritzeko hainbat hitz eta esaldi jasotzen dituzten kartelak eta eskuorriak diseinatu genituen arrandegietarako, eta egitasmoko arrandegi guztietan banatu ziren une hartan, zenbateraino zaizkizu horiek erabilgarri eguneroko jardunean?
Bai, nik batez ere eskuorri txikiari erreparatzen diot hitz eta esaldi gakoak erabili ahal izateko, hemen daukat horman itsatsita. Eta horrez gain, kartel handia ere arrandegian jarrita daukat bezeroek erabil dezaten. Gainera, urte osoan belarriprest txapa txanoan itsatsita daramat.
Laster, "hazka eta irabazi" kanpaina egingo da herrian eta bereziki merkataritzan, euskararen erabilera sustatzeko, eta horretan ere parte hartuko duzu, ezta?
Bai, aspaldidanik urtero parte hartzen dugu eta opari ezberdinak banatzen ditugu kanpainaren baitan, aurten  adibidez, muskuiluak eta gulak oparituko ditugu.
OSO ONDO BEGO, BA ONDO JOAN DADILA DANA! MILA ESKER ZURE DENBORA ESKAINTZEAGATIK ETA EGUNERO EGITEN DUZUN LANAGATIK!
ESKERRIK ASKO ZUEI!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina