2026/03/25
2026/03/03
2026/02/19
EUSKARA, SARI ZIURRA 2026
Laster emango diogu hasiera aspalditik antolatzen dugun kanpaina honi, martxoaren 1ean zehazki hasiko dira parte hartzaile diren establezimenduetan boletoak banatzen euskaraz kontsumitzen duten bezeroen artean. Urtero bezala, hiru astez egongo da kanpaina indarrean, martxoaren 1etik 22ra bitartean, eta Dolumin Barikuan, martxoaren 27an, 300 euroko bonoa zozkatuko da izena eman duten pertsona guztien artean, hitzarmenkide diren entitateetan kontsumitzeko. Kanpainaren helburua, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan euskararen erabilera areagotzea eta sustatzea da eta era berean, euskaldunak diren bezeroak saritzea. Espero dugu aurten ere, ohi bezain arrakastatsua izatea.
LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!!!
2026/02/12
2026/02/11
METAKRILATO BERRIAK AIS BOTIKAN!
Aretako Ais botikako langile bi "Nirekin euskaraz" kanpainako metakrilatoa egitera animatu dira. Neska gazte hauek euskarazko zerbitzua eskaintzen dute bezeroak nahi izanez gero, eta hori adierazteko eta harremanak errazteko metakrilatoak ikusgai kokatzea erabaki dute.
Hori dela eta, gainerako hitzarmenkideak animatu nahi ditugu metakrilato berriak egin edo dituztenak berritu eta erabiltzera. LAUDIO BIZI, EUSKARAZ BIZI!
2026/02/09
2026/02/02
2026/01/30
HI MUGI FISIOTERAPIA ZENTROA
2026ko hitzarmenkide berria dugu fisioterapia zentro hau. 2020an hasi ziren lanean, eta orduz geroztik lan handia egin dute euren zentroan bezeroak euskaraz artatzeko. Orain, beste urrats bat emateko prest agertu dira eta horretarako, udalarekin maila goreneko konpromisoa sinatzea erabaki dute, bezeroez gain langileen artean ere euskararen erabilera handitzeko erronkarekin. Hala adierazi digu behintzat Andere Ugarrizak, zentroko langile eta zuzendariak.
.png)
.png)
.png)
.png)

(1).png)

.png)
.png)

.png)
.png)
.png)
.png)